152. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Alkateordeak izendatzea

Oltza Zendeako Udaleko alkate udalburuak 345/2023 Ebazpena eman zuen 2023ko ekainaren 28an. Hona hemen testu osoa:

Horren bidez, alkateordeak izendatu dira.

Jose María Cuende Vallejo, Oltza Zendeako Udaleko alkate udalburuak,

Legez esleituta ditudan eskudantziak erabiliz, bereziki Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.2 artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 46.1 artikuluan xedatuari jarraikiz,

2023ko maiatzaren 28an udal hauteskundeak egin ondoren, udalbatza berria 2023ko ekainaren 17an eratu zen.

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Honako zinegotzi hauek alkateorde titular izendatzea:

Lehen alkateordea: Daniel Beunza Hernández.

Bigarren alkateordea: Luis Jesús Paternain Arbizu.

Bigarrena.–Izendatuei dagokie, beren izendapen ordenari jarraikiz, alkatetza ordezkatzea haren eskudantzietan aritzeko legeak aurreikusitako kasuetan.

Hirugarrena.–Ebazpen hau izendatuei jakinaraztea, karguak onartzen ote dituzten azal dezaten. Izendapen hori onartutzat joko da baldin eta hiru egun balioduneko epean, ebazpena jakinarazten denetik, izendatutako zinegotziak alkateari ez badio berariaz adierazten ez duela izendapena onartzen. Halaber, onarpena berariazkoa izan daiteke, horixe adieraziz ebazpen honen jakinarazpenaren kopian.

Laugarrena.–Aipatutako izendapenen iragarkia igortzea Nafarroako Aldizkari Ofizialera, argitara dadin, eta Udalaren iragarki-taulan ikusgai jartzea.

Bosgarrena.–Udalbatzari ebazpen honen berri ematea, egiten den hurrengo osoko bilkuran.

Jakinarazten dut, ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten dut erabaki honen aurka errekurtso hauetariko bat aurkez daitekeela: berraztertzeko errekurtsoa egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita. Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegi edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Oltza Zendean, 2023ko ekainaren 28an.–Alkatea, José María Cuende Vallejo.

Iragarkiaren kodea: L2309971