152. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASTEJÓN

Alkateordeak izendatzea

Castejongo Udaleko alkate udalburuak, 2023ko ekainaren 19an, ebazpen hau eman du:

Alkateordeak izendatzea.

Hona hemen zer xedatzen den Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 21.2 artikuluan eta azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 46.1 artikuluan (errege-dekretu horren bidez onetsi zen Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua): "alkateordeak askatasun osoz izendatuko ditu alkateak, eta orobat kargutik kenduko, Tokiko Gobernu Batzarreko kideen artetik edo, halakorik ez dagoenetan, zinegotzien artetik".

Ikusirik azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 41.3 eta 46. artikuluak (errege-dekretu horren bidez onetsi zen Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua),

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Honako alkateorde hauek izendatzea:

Lehen alkateordea: Aniceto Pérez Vicente.

Bigarren alkateordea: Celia María Rincón Saenz.

Bigarrena.–Izendatuei dagokie, beren izendapen ordenari jarraikiz, alkatetza ordezkatzea haren eskudantzietan aritzeko, legeak horretarako aurreikusitako kasuetan.

Hirugarrena.–Bat etorriz Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 46.1 artikuluan ezarritakoarekin, izendapenak jasotzen dituen ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan; dena dela, ebazpena sinatu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Laugarrena.–Udalbatzari izendapenen berri ematea, egiten duen hurrengo ohiko osoko bilkuran.

Bosgarrena.–Ebazpen hau izendatuei jakinaraztea, aditzera eman dezaten karguak onartzen dituzten ala ez.

Castejonen, 2023ko ekainaren 19an.–Alkatea, Noelia Guerra Lafuente.

Iragarkiaren kodea: L2310266