152. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Xehetasun-azterketa, Nogalera kaleko 1 eta 3 zein Garbitzaileen kaleko 2, 4, 6, 8 eta 10 zenbakietako higiezinetan. Behin betiko onespena

Burlatako Udalak, 2023ko urtarrilaren 26an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen xehetasun-azterketa behin betiko onestea honako katastro-lurzati hauetan: Burlatako 2. poligonoko 75, 76, 77, 78, 79, 80, 81, 82, 83 eta 85 (Nogalera kaleko 1 eta 3 zenbakiak eta Garbitzaileen kaleko 2, 4, 6, 8 eta 10 zenbakiak). Azterketa Navarra de Suelo y Vivienda SA enpresak sustatu du (bere helburua da fatxadak eta bolumenak eraikitzea), Javier López Reclusa eta Juan Roldán Marzo arkitektoek idatzitako dokumentuarekin bat.

Argitara ematen da, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Burlatan, 2023ko ekainaren 22an.–Alkatea, Berta Arizkun González.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2310226