152. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BETELU

Udalbatzeko kideen ordainsariak eta dedikazioa

Udalbatzako kideen ordainsariak, bertaratzeak eta kalte-ordainak adierazteko hasitako prozedura aztertu da, Kontu-hartzailetzaren eta Idazkaritzaren txostenekin, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75. artikuluan eta Toki Erakundeen Antolamendu, Jarduera eta Araubide Juridikoaren Araudiaren 13. artikuluan agindutakoari jarraikiz, eta Udalaren ezaugarri bereziak aztertu ondoren, Beteluko Udalak honako hau erabaki du:

Bat: Lorenzo Zubillaga Goicoechea alkate jaunak lanaldi partzialarekin beteko du bere kargua.

Urtean 908 orduko dedikazio efektiboa ezartzen zaio, urteko lanegunetan banatuta, asteko hogei orduren arabera, eta betetzen duen karguaren beharretara egokituta ordutegia.

Bi: Alkatetzarako ordainsarien erregimen hau ezartzen da:

• 17.298,32 euro urtean, hamabi hilekotan ordainduta.

Horrek guztiak 2023ko ekainaren 17tik aurrera izango ditu ondorioak.

Lansari hau udal langileen modu berean egokituko da, igoera berberak aplikatuz.

Hiru: Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiari Lorenzo Zubillaga Goicoechea alkatearen alta eskatuko zaio.

Lau: Udal honek bere gain hartuko du enpresa-kuotaren ordainketa.

Bost: Udalbatzako kide anitzeko organoen bilkuretara benetan joateagatik, dedikazio esklusiborik edo dedikazio partzialik ez badute, honako asistentzia-erregimen hau ezartzen da:

• Korporazioko kide anitzeko organoen bilkuretara joateagatik: 72,00 euro.

Nolanahi ere, kide anitzeko organo bakoitzak gehienez ere hamabi bilera egin ahal izango ditu urtean.

2023. urte honetarako, korporazio berriko kide bakoitzak gehienez ere sei bilera egin ahal izango ditu kide anitzeko organoan.

Sei: kargua betetzean benetan egindako gastuengatiko kalte-ordainak agiri bidez justifikatu beharko dira. Norberaren ibilgailuan egindako bidaia-gastuengatik 0,30 euro ordainduko dira, egindako kilometroen arabera.

Zazpi: erabaki hau jendaurrean jartzea, Udaleko iragarki-taulan ezarri eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75.5 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

Udalburuak erabakia bozkatzeko eskatu du, eta aho batez onetsi du Udalbatzak.

Betelun, 2023ko uztailaren 12an.–Alkatea, Lorenzo Zubillaga Goicoechea.

Iragarkiaren kodea: L2310547