2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOBEITI
Aldaketa, Artikako Mogotes sektoreko plan partzialean. Behin betiko onespena
Berriobeitiko Udalak, 2023ko maiatzaren 2an egin ohiko osoko bilkuran, besteak beste, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:
1. Behin betiko onestea determinazio xehatuen aldaketa Mogotes sektoreko plan partzialean, honako hauei idazketa berria emateko: T-3 lurzatiaren hirigintza-fitxa eta plan partzialeko hirigintza-araudiaren 63. eta 61. artikuluak, hirugarren sektoreko erabileren eremurako arau partikularrenak. Hori guztia, espedientearen jasotako dokumentazioarekin bat.
2. Aurreko erabaki hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, bai eta hartan jasotako hirigintzako arauak ere, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 79.1 artikuluan xedatutakoarekin.
Berriobeitin, 2023ko ekainaren 22an.–Alkate udalburua, Félix Remírez Hoyos.
Onetsitako araudia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2310225