152. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Alkatetzaren eskuordetzea, ezkontza zibilak egiteko

Alkatetzaren 2023ko ekainaren 22ko 507. Ebazpenaren bidez, alkateak Udalbatzako kide guztien esku utzi du ezkontza zibilak egiteko eskumena.

Bat etorriz abenduaren 23ko 35/1994 Legean ezarritakoarekin (Ezkontza Zibilak egiteari buruzko Legea), Erregistro Zibilaren Erregelamenduaren 238. artikuluarekin eta hurrengoekin loturik, eta erabiliz Toki-entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 41. eta hurrengoetan jasotako eskumenak (erregelamendu hori onetsi zen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez), agintzen da ebazpen hori argitara dadila Berriobeitiko Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Udalbatzari horren berri emanen zaio egiten duen hurrengo osoko bilkuran.

Berriobeitin, 2023ko ekainaren 26an.–Alkatea, Félix Remírez Hoyos.

Iragarkiaren kodea: L2309942