152. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Tokiko Gobernu Batzarreko kideak izendatzea eta eskudantziak eskuordetzea

Alkate udalburuak Tokiko Gobernu Batzarreko kideak izendatu behar ditu, bat etorriz xedaturik dagoenarekin 7/1985 Legearen 21.2 eta 23.1 artikuluetan (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea) eta azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 52. artikuluan (AFE).

Izendapen horiek egin behar direnez Antolamenduaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 46. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, eta Alkatetzaren ebazpen bakarrean egiten ahal direnez Tokiko Gobernu Batzarreko kideen izendapena eta aipatutako erregelamenduaren 43. eta 44. artikuluetan jasotako eskudantzia-eskuordetzea.

Honen bidez, ebazten dut:

Lehena.–Honako zinegotzi hauek izendatzea Udal honetako Tokiko Gobernu Batzarreko kide:

–Begoña Sádaba Arbizu.

–Luis González Lorente.

–Francisco Javier Vallez Pardo.

–Batzarreko burua: Félix Remírez Hoyos (Berriobeitiko Udaleko alkatea).

Bigarrena.–Alkatetzaren eskudantzia hauek uztea Tokiko Gobernu Batzarraren esku:

–Lan publikoaren eskaintza onestea, Osoko Bilkurak onetsitako aurrekontuarekin eta plantillarekin bat.

–Oinarriak onestea langileak hautatzeko probetarako eta lanpostuak betetzeko.

–Dirulaguntzak emateko prozedura, horren gaineko eskumena alkateari dagokionean.

–Planeamendu orokorra garatzeko tresnen onespena, Osoko Bilkurari berariaz ez dagozkionean, baita hirigintzaren kudeaketarako proiektuena eta urbanizazio proiektuena ere.

–Kontratazioaren arloan, Sektore Publikoko Kontratuei buruzko Legearen bigarren xedapen gehigarriko 1. zenbakian Alkatetzari esleitutako eskumenak, salbu eta 15.000 euro bitarteko kontratazioak, hornidura eta zerbitzuetarako badira, eta 40.000 euro bitartekoak, aldiz, obretarako badira.

–Ondasun higiezinak eta ondareari buruzko legediari lotutako eskubideak eskuratzeari dagokionez, haien balioa ez bada aurrekontuko baliabide arrunten %10 baino gehiagokoa, ez eta hiru milioi eurotik gorakoa ere; eta ondarea besterentzea, ez badira gainditzen adierazitako ehunekoa eta zenbatekoa, honako kasu hauetan:

1. Ondasun higiezinak, betiere aurrekontuan aurreikusia badago.

2. Ondasun higigarriak, balio historiko edo artistikoaren deklarazioa dutenak izan ezik, haiek besterentzea aurrekontuan aurreikusia ez badago.

–Berraztertzeko errekurtsoak ebaztea, alkateak eskuordetzearen ondorioz Tokiko Gobernu Batzarrak hartutako erabakien aurka aurkezten direnean.

–Fakturen ordainketa agintzea.

Hirugarrena.–Alkateak noiznahi berreskuratzen ahal du eskuordetutako eskumena, Berriobeitiko Udalaren Erregelamendu Organikoan ezarritakoarekin bat.

Eskuordetzen diren eskumenak gorabehera, Alkatetza honek erabaki dezake berari dagokion edozein gai, eskuordetzeko modukoa bada, Tokiko Gobernu Batzarrari helaraztea, gaiak aztertu eta Alkatetza honi aholkua eta laguntza emateko organoa den aldetik, eta gaiaren gaineko bozketa egitea.

Laugarrena.–Ezartzea Tokiko Gobernu Batzarraren ohiko bilkurak eginen direla hamabost egunean behin.

Bosgarrena.–Osoko Bilkurari ebazpen honen berri ematea, egiten duen hurrengo osoko bilkura arruntean.

Seigarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea Tokiko Gobernu Batzarreko kide izendaturiko zinegotziei, eta ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, orok jakin dezan.

Berriobeitin, 2023ko ekainaren 26an.–Alkatea, Félix Remírez Hoyos.

Iragarkiaren kodea: L2309941