2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOBEITI
Alkateordeen izendapena
Kontuan hartuta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.2 eta 23.3 artikuluak eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 46. artikulua, eta legeak ematen dizkidan eskundantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1.–Honako zinegotzi hauek alkateorde izendatzea:
–Lehen alkateordea: Luis Javier González Lorente.
–Bigarren alkateordea: Francisco Javier Vallez Pardo.
2.–Izendatuei dagokie, beren izendapen ordenari jarraikiz, alkatetza ordezkatzea, haren eskudantzietan aritzeko legeak aurreikusitako kasuetan.
3.–Erabaki hau izendatuei igortzea, jakin dezaten eta behar diren ondorioak izan ditzan.
4.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, deusetan ukatu gabe indarrean jartzea sinatu eta biharamunetik aurrera.
5.–Osoko Bilkurari ebazpen honen berri emanen zaio organo kolegiatu horren hurrengo bilkuran.
Berriobeitin, 2023ko ekainaren 26an.–Alkatea, Félix Remírez Hoyos.
Iragarkiaren kodea: L2309930