152. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Alkatearen ordainsariak eta dedikazio araubidea

Berako Udalak, 2023ko ekainaren 26an egindako osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen:

"Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legeko 75. eta 75 bis artikuluek xedatzen dutena jarraikiz, aho batez erabaki da:

1.–Alkateari, Aitor Elexpuru Egañari, onartzea arduraldi esklusiboko erregimena, 2023ko ekainaren 17tik aurrera eragina izanen duena, eta honako baldintza hauen arabera:

–Urteko soldata gordina: 44.852,50 euro, 14 ordainsaritan banatua. Aipatu kopuruak urte hasieran udal langileek duten igoera bera izanen du.

–Udalak bere gain hartuko du dagokion Gizarte Segurantzaren enpresa-kuotaren ordainketa.

2.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean."

Beran, 2023ko uztailaren 10ean.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

Iragarkiaren kodea: L2310492