152. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Udalkideen ordsainsariak eta dedikazio araubidea

Berako Udalak, 2023ko ekainaren 26an egindako osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen:

"Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legeko 75 eta 75 bis artikuluek xedatzen dutena jarraikiz, aho batez erabaki da:

1.–50 euroko ordaina jartzea kide anitzeko udal organoen bileretara joateagatik ez arduraldi esklusiborik ez arduraldi partzialik ez duten zinegotzientzat.

2.–Kopuru bera ordaintzea Udalak ordezkaritza duen beste edozein erakunderen kide anitzeko organoen bileretara joateagatik, baldin eta erakunde haietan ez bada ordainsaririk hartzen.

3.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean."

Beran, 2023ko uztailaren 10ean.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

Iragarkiaren kodea: L2310491