152. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAXOA

2/2023 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Jendaurrean egon da Udalak 2023ko ekitaldirako onetsitako aurrekontuan 2. aldaketa egitea onesten duen espedientea, eta jendaurreko aldi horretan inork ez du alegazio, kexa edo oharrik aurkeztu (iragarkia 2023ko 121. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 8an, eta Udal honen ediktu-taulan); hartara, behin betiko onetsitzat jo eta laburturik ematen da argitara, kapituluka. Hori guztia, bat etorriz xedaturik dagoenarekin Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan.

Kreditu-gehigarria sortzea.

GASTUAK:

PARTIDA

IZENA

ZENBATEKOA

1 2314 6100001

Zahar etxeko obrak

77.958,00 euro

Aldaketak, guztira

77.958,00 euro

Finantzabideak (ekarpen handiagoa).

DIRU-SARRERAK:

PARTIDA

IZENA

ZENBATEKOA

1 76210

Zahar etxeko obretarako ekarpena

77.958,00 euro

Finantzabideak, guztira

77.958,00 euro

Argitara ematen da, interesdun orok jakin dezan.

Artaxoan, 2023ko uztailaren 4an.–Alkatea, Juan Ramón Elorz Domezain.

Iragarkiaren kodea: L2310349