152. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAXOA

Alkateordea izendatzea

Bat etorriz Toki Araubidearen Oinarriei buruzko apirilaren 2ko 7/1985 Legearekin, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta haiekin bat datorren gainerako legediarekin,

EBAZTEN DUT:

1. Carlos Luna Goñi Artaxoako Udaleko alkateorde izendatzea.

2. Izendatuari aditzera ematea bere eginkizunak bete beharko dituela Toki-entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan ezarritakoari jarraikiz (erregelamendu hori onetsi zen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez).

3. Honen berri ematea izendatuari eta Udalbatzari, egiten duen hurrengo osoko bilkuran, eta agintzea argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean; dena dela, hura indarrean jarriko da hau sinatu eta biharamunetik aurrera.

Artaxoan, 2023ko ekainaren 29an.–Alkatea, Juan Ramón Elorz Domezain.

Iragarkiaren kodea: L2310268