2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARRUAZU
Udalkideen ordainsariak
Arruazuko Udalak, 2023ko uztailaren12an egin osoko bilkura berezian, bertzeak bertze, honako erabaki hau hartu zuen:
Kontuan izanik Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluan ezarritakoa, eta bat etorriz udalbatzetako kideen dedikazioari eta ordainsariei buruz ezarrita dagoenarekin Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 13. artikuluan.
Aho batez onetsi da hautetsiendako esleipen ekonomikoaren honako banaketa hau:
Lehenengoa.–Udaleko zinegotziek, osoko bilkuretara etortzeagatik: 301,53 euro, urtean gehienez bost osoko bilkura; beraz, gehienez ere, 1507,63 euro urtean.
Alkatetzagatik: gainerakoa, hautetsien ordainsariengatik aurrekontuan jasota dagoen partidan geratzen dena.
Bigarrena.–Diru-sari horiei legeak agindutako atxikipenak aplikatu zaizkie, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga dela eta.
Hirugarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki-taulan argitaratzea.
Arruazun, 2023ko uztailaren 13an.–Alkate udalburua, Gorka Ovejero Ganboa.
Iragarkiaren kodea: L2310551