2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARESO
1/2023 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena
2023ko ekainaren 6ko 118. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 1/2023 aurrekontu-aldaketa egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluak arau beraren 18. artikuluari dagokionez xedatuarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legea, martxoaren 10ekoa).
2023ko ekitaldirako onetsitako aurrekontu orokor eta bakarra aldatzeko 1/2023 espedientea. Aparteko kreditu bat da, 40.000,00 eurokoa, eskolako erabilera anitzeko gelaren barandak eta arotzeria berritzeko proiekturako; atxikitako finantzaketa duten gastuetarako diruzaintzako gerakinen kontura finantzatuko dena.
Areson, 2023ko uztailaren 12an.–Alkatea, Jose Otermin Echarri.
Iragarkiaren kodea: L2310538