2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARANO
Bake epailearen eta haren ordezkoaren karguak hutsik
Aranoko bake epailearen eta haren ordezkoaren karguak hutsik gelditu direnez, eta Botere Judizialaren Lege Organikoaren 101 artikuluak eta Bake Epaileen 3/1995 Erregelamenduaren 5. artikuluak agintzen dutenari jarraiki, deialdi publikoa egiten da aipatutako karguak betetzeko. Horretarako 15 egun balioduneko epea irekitzen da, eguerdiko hamabiak arte, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, legeak agintzen dituen baldintzak betetzen dituzten eta hautatuak izan nahi duten pertsonek Aranoko Udaleko bulegoetan eskaerak aurkez ditzaten.
Aranon, 2023ko uztailaren 12an.–Alkatea, Jose Antonio Ruiz Miner.
Iragarkiaren kodea: L2310593