2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALTSASU
Udalkideen ordainsariak eta dedikazio araubidea
Altsasuko Udalak, 2023ko uztailaren 4an egindako osoko bilkuran, ondorengoa erabaki zuen:
1. Erabateko dedikazioaren araubidea Alkatetzarako bakarrik onestea. Ordainsari gordina, urtean, 33.000 eurokoa izanen da, eta enpresak bere gain hartuko du Gizarte Segurantzaren kuota (10.890,00 euro). Hortaz, guztira, 43.890,00 euro izanen dira. Aipaturiko kantitateak urtero udaleko langileen soldaten proportzio berean eguneratuko dira.
2. Gainerako udalkideek dietak hartuko dituzte Udaleko kide anitzeko organoetara agertzeagatik, nor berera betiere, honako zenbateko hauen arabera:
–Osoko bilkuretara eta informazio batzordeetara joateagatik: 82,03 euro.
–Tokiko Gobernu Batzarrera joateagatik: 39,37 euro, gehienez ere hilean 74,81 euro izanik.
–Hilean gehienez ere 380,00 euro jasoko dira osoko bilkuretara eta informazio batzordeetara joateagatik.
Kantitate hauek urtero eguneratuko dira aurreko ekitaldiaren KPIaren arabera. Lehenengo eguneraketak 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak.
3. Agintzea erabaki hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan.
Administrazio-egintza honen kontra, errekurtso hauek jar daitezke:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Altsasun, 2023ko uztailaren 5ean.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2310560