152. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Eskumenak eskuordetzea Tokiko Gobernu Batzarrari

Altsasuko alkateak, 2023ko ekainaren 28an, ebazpen hau eman du:

2023KO ALKATETZAREN 1157. EBAZPENA, ekainaren 28koa, Tokiko Gobernu Batzarrean eskumenak eskuordetzen dituena.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.3 artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamendua onetsi zuen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 43. artikuluan esleitutako eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Tokiko Gobernu Batzarra ondoko eskumenetarako eskuordetzea:

a) Lan eskaintza publikoa onestea, Osoko Bilkurak onetsitako aurrekontuari eta plantilla organikoari jarraikiz, langileak hautatzeko probetarako eta lanpostuak betetzeko deialdietarako oinarriak onestea, eta finko eta aldizkakoak ez diren ordainsari osagarriak partitzea.

b) Planeamendu orokorra garatzeko tresnen onespenak, espresuki Osoko Bilkuraren eskuetan utzi ez direnean, baita hirigintza kudeatzeko tresnena eta urbanizazio proiektuena ere.

c) Mota guztietako kontratazio eta kontzesioak, haien zenbatekoa aurrekontuko baliabide arrunten %10 baino gehiago ez bada, ezta, betiere, 6 milioi euro baino gehiago ere; horien artean urte anitzetakoak ere sartzen dira, lau urte baino gehiago iraun behar ez badute, betiere urteko guztien zenbateko metatuak aipatu portzentajea gainditzen ez badu, lehen ekitaldiko aurrekontuko baliabide arrunten gainean, ezta aipatu zenbatekoa ere.

Eskuordetzetik salbuetsita daude Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legean aurreikusitako kasuak, zenbateko txikiagoko kontratu gisa.

d) Obren proiektuak eta zerbitzuak onestea, kontratatazioa egin edo emateko eskumena duenean eta aurrekontuan sartuta daudenean.

e) Ondasunak eta eskubideak erostea, haien balioa aurrekontuko baliabide arrunten %10 baino gehiago ez bada, ezta, inolaz ere, hiru milioi euro baino gehiago, baita ondasunaren besterentzea ere, ez aipatu portzentajea ez zenbatekoa gainditzen ez badute, kasu hauetan:

1.–Ondasun higiezinak, betiere aurrekontuan aurreikusia badago.

2.–Ondasun higigarriak, balio historiko edo artistikoaren deklarazioa dutenak izan ezik, haien besterentzea aurrekontuan aurreikusi ez bada.

f) Dirulaguntza deialdiak onestea, Osoko Bilkuraren eskumen ez direnean, eta beraiek ebaztea.

2. Ebazpen honen berri ematea Tokiko Gobernu Batzarrari eta Osoko Bilkurari, jakin dezaten eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Egintza honen kontra honako helegite hauek jarri ahalko dira:

–Berraztertzeko helegitea, egintzaren organo egile beraren aurrean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

–Gora jotzeko helegitea, Nafarroako Auzitegi Administratiboaren aurrean ebazpena jakinarazi eta hurrengo hilabetearen barrenean.

–Administrazioarekiko auzi-helegitea, bi hilabeteko epearen barrenean hura jakinarazi eta biharamunetik aurrera, Administrazioarekiko Auzien epaitegiaren aurrean.

Altsasun, 2023ko uztailaren 5ean.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2310559