1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
209E/2023 FORU AGINDUA, ekainaren 28koa, Osasuneko kontseilariak emana, Concepción Elverdin Garcés andrea izendatzen duena, bitarte baterako,Osasun arloko Herritartasunaren, Aseguramenduaren eta Bermeen Zerbitzuko Farmazia Antolamendu eta Ikuskapenaren Ataleko buru.
Hala ezartzen baitu hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuan abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, ataletako eta bulegoetako burutzak bitarte baterako bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.
Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen seigarren xedapen gehigarriak ezartzen du kasuan kasuko unitate organikoa atxikita duen departamentuko titularrak eginen duela atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena, funtzio publikoaren arloko eskumena duen departamentuak aldeko txostena eman ondoren.
Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuak aipatu txostena eman zuen; beraz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak baliatuz,
AGINTZEN DUT:
1. Concepción Elverdin Garcés andrea izendatzea, bitarte baterako, Osasun arloko Herritartasunaren, Aseguramenduaren eta Bermeen Zerbitzuko Farmazia Antolamendu eta Ikuskapenaren Ataleko buru. Izendapenak 2023ko ekainaren 30etik aurrera izanen ditu ondorioak.
2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari eta igortzea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2023ko ekainaren 28an.–Osasuneko kontseilaria, Santos Induráin Orduna.
Iragarkiaren kodea: F2309986