2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
KODES MENDIKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapenak
2022ko 254. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 19an, eta 2022ko 263. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 30ean, bi deialdi argitaratu ziren, Kodes Mendiko Administrazio Zerbitzuen Mankomunitateko administrari laguntzaile izateko 2 lanpostu huts eta administrari-ofizial izateko lanpostu huts bat, hurrenez hurren, merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan). Deialdi horietako kalifikazio-epaimahaiak egindako proposamenekin bat etorriz, Kodes Mendiko Administrazio Zerbitzuen Mankomunitateko buruak honako ebazpen hauek eman ditu, zeinen bidez izendatzen baitira Kodes Mendiko Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen zerbitzura funtzionario eta lan-kontratudun finko gisa arituko diren izangaiak:
–Burutzaren apirilaren 24ko Ebazpenaren bidez, Ana Sáinz Leza funtzionario izendatzen da, administrari laguntzailearen lanpostuan aritzeko Cabredo, Genevilla eta Marañón herrietan.
–Burutzaren apirilaren 24ko Ebazpenaren bidez, Rosa Mendiri García funtzionario izendatzen da, administrari laguntzailearen lanpostuan aritzeko Aguilar Kodes, Aras eta Lapoblación-Meano herrietan.
–Burutzaren ekainaren 12ko Ebazpenaren bidez, Elena Aguirre Pérez izendatzen da administrari-ofizial. Izan ere, bera da baldintzak betetzen dituztenen artean merezimendu-lehiaketaren bidezko prozesuan puntu gehien lortu dituena. Hortaz, 30 egun naturaleko epea eman zitzaion izendapenerako beharrezkoak ziren dokumentuak aurkezteko.
Epe horretan, ordea, Elena Aguirre Pérez izangaiak borondatezko eszedentzia hartu zuen (2023ko maiatzaren 31n, zehazki).
Lehen adierazitako guztia kontuan harturik, bidezko da administrari-ofizial izateko izendapen proposamena osatzea María Lourdes Ramas Igea sartuz, bera delako hurrengo izangaia, aurretiaz aipatutako burutzaren ebazpenean merezimenduengatik izendatutako izangaien zerrendan.
Aurrekoa ikusirik,
ERABAKIA:
Lehena.–María Lourdes Ramas Igea proposatzea Kodes Mendiko Administrazio Zerbitzuen Mankomunitateko funtzionario –administrari-ofizial– izendatzeko, merezimendu-lehiaketan puntuaziorik handiena lortu duen hurrengo izangaia delako. Ana Sáinz Leza proposatzea funtzionario izateko eta administrari laguntzailearen lanpostuan aritzeko Cabredo, Genevilla eta Marañón herrietan, eta Rosa Mendiri García proposatzea funtzionario izateko eta administrari laguntzailearen lanpostuan aritzeko Aguilar Kodes, Aras eta Lapoblación-Meano herrietan.
Bigarrena.–Izendapen proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Hirugarrena.–Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartaraztea deialdiaren 9.2 oinarrian aipatutako dokumentuak aurkeztu beharko dituela Udaleko Erregistro Orokorrean, izendapen proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta 30 egun naturaleko epean.
Laugarrena.–Udalbatzaren osoko bilkurari ebazpen honen berri ematea, kide anitzeko organo horren hurrengo ohiko bilkuran.
Ebazten dut, behar diren ondorioak izan ditzan.
Aguilar Kodesen, 2023ko ekainaren 20an.–Mankomunitateko burua, Ernesto Apiñaniz Remírez.
Iragarkiaren kodea: L2309816