152. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

89/2023 EBAZPENA, ekainaren 20koa, Industriako, Energiako eta S4 Proiektu Estrategikoetako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez proiektu honen okupatu aurreko aktak egiten baitira: 13,2 kV-eko lur azpiko linea berria, "Corella-Norte" aireko linearen 7812. eta 7813. euskarriak elkar lotzekoa.

Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariaren otsailaren 13ko 21/2023 Ebazpenaren bidez, Corellan goi tentsioko instalazio elektriko baterako aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena eman ziren, eta instalazio horrek onura publikoa duela zehazki deklaratu zen.

2023ko maiatzaren 22an, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUk desjabetze-espedientea hastea eskatu zuen.

Onura publikoaren deklarazioak berekin dakar ukitutako ondasunak presaz okupatu beharra. Hori dela eta, bidezkoa da ondasun horien titularrei dei egitea okupatu aurreko aktak egitera ager daitezen.

Adierazitakoarekin bat, eta martxoaren 11ko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Dei egitea proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Corellako alkateari, edo hark eskuordetutako zinegotziari, ager daitezen okupatu aurreko aktak egitera eta, bidezko bada, behin betiko okupatzeko aktak egitera, Corellako udaletxean, 2023ko irailaren 13an.

Aktak egiteko ordena eta ordutegia interesdunei jakinaraziko zaizkie banakako zitazio zedularen bitartez.

2. Ebazpen hau jakinaraztea I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU enpresa onuradunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Corellako Udalaren iragarki taulan argitaratzea.

Iruñean, 2023ko ekainaren 20an.–Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia, Uxue Itoiz Mariñelarena.

Iragarkiaren kodea: F2309557