1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA
30/2023 FORU AGINDUA, ekainaren 29koa, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak emana, Iruñeko 8., 9. eta 13. esku-hartze orokorreko proiektuak luzatzea onesten duena.
Irailaren 18ko 61/2013 Foru Dekretuak, Nafarroan etxebizitzaren arloko jarduketa babesgarriak arautzen dituenak, VI. kapituluko 4. atalean, esku-hartze orokorreko proiektuak arautzen ditu, bizitegi multzoak berroneratzeko xedea dutenak.
Proiektu horien helburua da hiri finkatuko atari, etxe-sail edo eremu batzuk birgaitzea, modu koordinatuan eta aurretik programatuta, eta horrela atari bakar baten esparrua gainditzea. Horrekin bilatzen da eskalako ekonomiak lortzea, bai ikuspuntu ekonomikotik (lizitazio bateratuak egiteko aukera, kudeaketa gastu txikiagoak), bai administratibotik (espediente bateratuak aurkezteko aukera, tramitazio azkarragoa), eta, aldi berean, eraikuntzako eta arkitekturako konponbide homogeneoagoak eskaini ahal izatea (tratamenduari, kalitateari eta akaberei dagokienez) hiri-bilbean harreman estua duten etxe-sail edo eremuetan.
Aurrekoarekin bat etorriz, Iruñerako esku-hartze orokorreko proiektu batzuk onetsi ziren egun berean:
–Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariaren irailaren 26ko 11/2019 Foru Aginduaren bidez, jabe-erkidego hauetarako esku-hartze orokorreko proiektua onetsi zen (PIG 8): Tadeo Amorena kalea 38, 39, 40, 41 eta 42 (Orvina II), Urrotz kalea 24 eta 25 (Orvina II), Azotz kalea 6 eta 8 (Orvina III) eta Fermín Daoiz kalea 5 (Orvina III).
–Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariaren irailaren 26ko 9/2019 Foru Aginduaren bidez, jabe-erkidego hauetarako esku-hartze orokorreko proiektua onetsi zen (PIG 9): Valtierra kalea 20 eta 21 (Orvina II).
–Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariaren irailaren 26ko 12/2019 Foru Aginduaren bidez, jabe-erkidego hauetarako esku-hartze orokorreko proiektua onetsi zen (PIG 13): Nafarroa etorbidea 1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8, 10, 12 eta 14, Canalejo Doktorea 1 eta 3, Gortari Doktorea 1, 3, 5, 7, 9, 11 eta 13, Huder Doktorea 2 eta 4, Repáraz Doktorea 2, 4, 6, 8, 10, 12, 14, 16, 18 eta 20, Sanduzelaiko etorbidea 75, 77, 79 eta 81, eta Galán Doktorea 1, 2, 3, 4 eta 5.
Foru aginduaren lehenengo atalak ezartzen zuen jabe-erkidegoek jarduketa babesgarriaren behin-behineko kalifikazioa eskatu behar zutela lau urteko epean, foru aginduaren datatik hasita, eta epe hori beste lau urtez luzatzeko aukera aurreikusten zen.
Iruñeko Udalak luzapen hori eskatu du, beste 4 urtez, eta eremu horretako etxebizitzak birgaitzeko politikaren lehentasunezko xede direla adierazi du.
Nafarroako Gobernuarentzat ere etxebizitzak birgaitzea helburu nagusi bat da (horretarako bideratutako Next Generation funtsak gauzatzen ari da), eta hala dago jasota, halaber, 2018-2028 aldirako Etxebizitza Planean, are gehiago esku-hartze orokorreko proiektu batean sartutako etxebizitzak izanik. Beraz, aurkeztutako eskaera baiesten ahal da, eta beste 4 urtez luzatuko da esku-hartze orokorreko hiru proiektuen indarraldia.
Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
AGINTZEN DUT:
1. Beste 4 urteko luzapena onestea Iruñeko 8., 9. eta 13. esku-hartze orokorreko proiektuetarako:
PIG 8, jabe-erkidego hauetarako: Tadeo Amorena kalea 38, 39, 40, 41 eta 42 (Orvina II), Urrotz kalea 24 eta 25 (Orvina II), Azotz kalea 6 eta 8 (Orvina III) eta Fermín Daoiz kalea 5 (Orvina III).
PIG 9, jabe-erkidego hauetarako: Valtierra kalea 20 eta 21 (Orvina II).
PIG 13, jabe-erkidego hauetarako: Nafarroa etorbidea 1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8, 10, 12 eta 14, Canalejo Doktorea 1 eta 3, Gortari Doktorea 1, 3, 5, 7, 9, 11 eta 13, Huder Doktorea 2 eta 4, Repáraz Doktorea 2, 4, 6, 8, 10, 12, 14, 16, 18 eta 20, Sanduzelaiko etorbidea 75, 77, 79 eta 81, eta Galán Doktorea 1, 2, 3, 4 eta 5.
Ondorioak erabatekoak izan daitezen, beharrezkoa izanen da behar diren proiektuak aurkeztea dagokion birgaitze bulegoan, eta jabe-erkidegoek eskatzea (eta lortzea) proiektu horiek behin-behinean kalifika daitezela birgaitze jarduketa babestu gisa. Behin-behineko kalifikazioaren eskaera foru agindu honen datatik hasi eta lau urteko epean egin beharko da.
2. Foru agindu honek ez du administrazio bidea amaitzen. Interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, foru agindu hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
3. Foru agindu hau igortzea Iruñeko Udalera, Etxebizitzako zuzendari nagusiari, Etxebizitza Zerbitzura eta Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren Idazkaritza Tekniko Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.
4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, baita etxebizitzaren arloko argibideak ematen dituen webgunean ere (https://www.navarra.es/home_eu/Temas/Vivienda/Ciudadanos/), behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2023ko ekainaren 29an.–Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilaria, José María Ayerdi Fernández de Barrena.
Iragarkiaren kodea: F2310110