152. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

29/2023 FORU AGINDUA, ekainaren 29koa, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak emana, Iruñeko 5., 6. eta 7. esku-hartze orokorreko proiektuak luzatzea onesten duena.

Irailaren 18ko 61/2013 Foru Dekretuak, Nafarroan etxebizitzaren arloko jarduketa babesgarriak arautzen dituenak, VI. kapituluko 4. atalean, esku-hartze orokorreko proiektuak arautzen ditu, bizitegi multzoak berroneratzeko xedea dutenak.

Proiektu horien helburua da hiri finkatuko atari, etxe-sail edo eremu batzuk birgaitzea, modu koordinatuan eta aurretik programatuta, eta horrela atari bakar baten esparrua gainditzea. Horrekin bilatzen da eskalako ekonomiak lortzea, bai ikuspuntu ekonomikotik (lizitazio bateratuak egiteko aukera, kudeaketa gastu txikiagoak), bai administratibotik (espediente bateratuak aurkezteko aukera, tramitazio azkarragoa), eta, aldi berean, eraikuntzako eta arkitekturako konponbide homogeneoagoak eskaini ahal izatea (tratamenduari, kalitateari eta akaberei dagokienez) hiri-bilbean harreman estua duten etxe-sail edo eremuetan.

Aurrekoarekin bat etorriz, Iruñerako esku-hartze orokorreko proiektu batzuk onetsi ziren egun berean:

–Eskubide Sozialetako kontseilariaren ekainaren 11ko 241/2019 Foru Aginduaren bidez, jabe-erkidego hauetarako esku-hartze orokorreko proiektua onetsi zen (PIG 5): Atarrabiako etorbidea 16A, 16B, 16C, 18A, 18B, 18C, 20A, 20B, 20C, 22A eta 22B, Iruñeko Txantrea auzoan.

–Eskubide Sozialetako kontseilariaren ekainaren 11ko 240/2019 Foru Aginduaren bidez, jabe-erkidego hauetarako esku-hartze orokorreko proiektua onetsi zen (PIG 6): Azotz kalea 2 eta 4 (Orvina III), Fermín Daoiz kalea 1 eta 3 (Orvina III), Zildotz kalea 3 (Orvina III) eta Urroz kalea 22 eta 23 (Orvina II), Iruñeko Txantrea auzoan (4. eremua).

–Eskubide Sozialetako kontseilariaren ekainaren 11ko 239/2019 Foru Aginduaren bidez, jabe-erkidego hauetarako esku-hartze orokorreko proiektua onetsi zen (PIG 7): Alesbes kalea 1, 2, 3, 4, 5, 6 eta 7 (Orvina II), Zildotz kalea 1 eta Miravalles kalea 8 (Orvina III), Iruñeko Txantrea auzoan (5. eremua).

Foru aginduaren lehenengo atalak ezartzen zuen jabe-erkidegoek jarduketa babesgarriaren behin-behineko kalifikazioa eskatu behar zutela lau urteko epean, foru aginduaren datatik hasita, eta epe hori beste lau urtez luzatzeko aukera aurreikusten zen.

Iruñeko Udalak luzapen hori eskatu du, beste 4 urtez, eta eremu horretako etxebizitzak birgaitzeko politikaren lehentasunezko xede direla adierazi du.

Nafarroako Gobernuarentzat ere etxebizitzak birgaitzea helburu nagusi bat da (horretarako bideratutako Next Generation funtsak gauzatzen ari da), eta hala dago jasota, halaber, 2018-2028 aldirako Etxebizitza Planean, are gehiago esku-hartze orokorreko proiektu batean sartutako etxebizitzak izanik. Beraz, aurkeztutako eskaera baiesten ahal da, eta beste 4 urtez luzatuko da esku-hartze orokorreko hiru proiektuen indarraldia.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Beste 4 urteko luzapena onestea Iruñeko 5., 6. eta 7. esku-hartze orokorreko proiektuetarako:

PIG 5, jabe-erkidego hauetarako: Atarrabiako etorbidea 16A, 16B, 16C, 18A, 18B, 18C, 20A, 20B, 20C, 22A eta 22B, Txantrea auzoan.

PIG 6, jabe-erkidego hauetarako: Azotz kalea 2 eta 4 (Orvina III), Fermín Daoiz kalea 1 eta 3 (Orvina III), Zildotz kalea 3 (Orvina III) eta Urroz kalea 22 eta 23 (Orvina II), Txantrea auzoan (4. eremua).

PIG 7, jabe-erkidego hauetarako: Alesbes kalea 1, 2, 3, 4, 5, 6 eta 7 (Orvina II), Zildotz kalea 1 eta Miravalles kalea 8 (Orvina III), Txantrea auzoan (5. eremua).

Ondorioak erabatekoak izan daitezen, beharrezkoa izanen da behar diren proiektuak aurkeztea dagokion birgaitze bulegoan, eta jabe-erkidegoek eskatzea (eta lortzea) proiektu horiek behin-behinean kalifika daitezela birgaitze jarduketa babestu gisa. Behin-behineko kalifikazioaren eskaera foru agindu honen datatik hasi eta lau urteko epean egin beharko da.

2. Foru agindu honek ez du administrazio bidea amaitzen. Interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, foru agindu hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

3. Foru agindu hau igortzea Iruñeko Udalera, Etxebizitzako zuzendari nagusiari, Etxebizitza Zerbitzura eta Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren Idazkaritza Tekniko Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, baita etxebizitzaren arloko argibideak ematen dituen webgunean ere (https://www.navarra.es/home_eu/Temas/Vivienda/Ciudadanos/), behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2023ko ekainaren 29an.–Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilaria, José María Ayerdi Fernández de Barrena.

Iragarkiaren kodea: F2310109