152. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 21a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

2021-A-148. Ur publikoen aprobetxamendurako eskaera Esteribarren

Joaquín Escaray Pascualek ur publikoen aprobetxamendu bat eskatu du, honako datu eta ezaugarri hauek dituena:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: JOAQUÍN ESCARAY PASCUAL.

Ur-ibilgua: ARGA IBAIA.

Hargunearen udalerria: LARRASOAÑA-ESTERIBAR (NAFARROA).

Batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean: 0,0022 l/s.

Xedea: UREZTAKETA.

Aprobetxamenduaren xedea da urtean, gehienez ere, 40 m³-ko ur bolumena hartzea, 0,0022 l/s-ko batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilabetean, Arga ibaiaren ibilgutik, Larrasoañan, Esteribarko udal mugartean (Nafarroa), koordenatu puntu honetan: UTMX: 459.902; UTMY: 4.766.132 (ETR89, HUSO30T). 0,7 kW-eko potentziako motoponpa bat erabiliko da ura bulkatzeko, gehienez ere 2,22 l/s-ko uneko emaria, mahuka batetik 7 m³-ko idoi txiki bateraino; bertatik egiten da 50 m²-ko baratzearen ureztaketa, aipatutako udal mugarteko 21. poligonoko 85. lurzatian.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren Jendaurreko Informazioaren Zerbitzuan (Sagasta pasealekua 24-28, Zaragoza), bulego orduetan (09:00etatik 14:00etara). Aurrez aurre aurkezteko, beharrezkoa izanen da aldez aurretik hitzordua eskatzea 976711000 telefonoan edo informacionciudadana@chebro.es helbide elektronikoan.

Era berean, aipatutako agiriak epe horretan ikusten ahalko dira arroaren erakundearen web-orrian, esteka honetan: https://iber.chebro.es/webche/ipCriterios.aspx.

Edozein pertsona fisikok edo juridikok egiten ahalko ditu alegazioak ezarritako epean, baina alegazioak egiteak ez dio ematen egiten dituenari interesdun izaera espedientean.

Zaragozan, 2023ko ekainaren 15ean.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2310013