3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA
2021-A-46. Ur publikoen aprobetxamendurako eskaera, Puiun
Sonia Isabel Cordova Palomequek eta Rigoberto Vicente Heras Herasek ur publikoen aprobetxamendu bat eskatu dute, honako datu eta ezaugarri hauek dituena:
Ezaugarriak:
Eskatzailea: RIGOBERTO VICENTE HERAS HERAS, SONIA ISABEL CORDOVA PALOMEQUE.
Ur-ibilgua: ZIDAKOS IBAIA.
Hargunearen udalerria: PUIU (NAFARROA).
Batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean: 0,001 l/s.
Xedea: UREZTAKETA.
Aprobetxamenduaren xedea da urtean, gehienez ere, 14 m³-ko ur bolumena hartzea, 0,001 l/s-ko batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilabetean, Zidakos ibaiaren ibilgutik, Puiuko udal mugartean (Nafarroa), koordenatu puntu honetan: UTMX: 611.087, UTMY: 4.713.812 (ETRS89; Eremua 30T). 37 cc-ko motoponpa mugikor bat erabiliko da ura, gehienez ere 3,1 l/s-ko uneko emaria, plastikozko hodi batetik bost biltegitaraino (m³ banakoak) eramateko; biltegi horietatik egiten da 0,03 hektareako baratzearen ureztaketa, aipatutako udal mugarteko 1. poligonoko 553. lurzatian.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren Jendaurreko Informazioaren Zerbitzuan (Sagasta pasealekua 24-28, Zaragoza), bulego orduetan (09:00etatik 14:00etara). Aurrez aurre aurkezteko, beharrezkoa izanen da aldez aurretik hitzordua eskatzea 976711000 telefonoan edo informacionciudadana@chebro.es helbide elektronikoan.
Era berean, aipatutako agiriak epe horretan ikusten ahalko dira arroaren erakundearen web-orrian, esteka honetan: https://iber.chebro.es/webche/ipCriterios.aspx.
Edozein pertsona fisikok edo juridikok egiten ahalko ditu alegazioak ezarritako epean, baina alegazioak egiteak ez dio ematen egiten dituenari interesdun izaera espedientean.
Zaragozan, 2023ko ekainaren 15ean.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.
Iragarkiaren kodea: E2310012