152. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 21a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

2019-A-100. Ur aprobetxamendurako eskaera Lodosan

María Teresa Aguirre Rojasek, María Jesús Aguirre Rojasek eta Francisco Javier Aguirre Rojasek aprobetxamendu baten ezaugarriak aldatzeko eskatu dute. Hona hemen aprobetxamenduaren datuak eta ezaugarriak:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: FRANCISCO JAVIER AGUIRRE ROJAS, MARÍA TERESA AGUIRRE ROJAS, MARÍA JESÚS AGUIRRE ROJAS.

Xedea: AZALEKO UREN KONTZESIOAREN EZAUGARRIAK ALDATZEA. LODOSAKO UDAL MUGARTEA (NAFARROA).

Ur-ibilgua: EBRO IBAIA.

Udalerria: LODOSA (NAFARROA).

Batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean: 24,9 l/s.

María Teresa Aguirre Rojas, María Jesús Aguirre Rojas eta Francisco Javier Aguirre Rojas ur publikoen aprobetxamendu baten titularrak dira. Aprobetxamendu hori haien alde inskribatuta dago Uren Erregistroko A sekzioan, 43. liburukiko 164. orrian. Ura EBRO ibaiaren ezkerraldean dagoen hargune batetik hartzen da, Lodosako udal mugartean (Nafarroa), 25,22 hektareako azalera ureztatzeko. Batez besteko emari baliokidea 24,9 l/s-koa da, eta urteko gehieneko bolumena, berriz, 236.043,82 m³-koa.

Ezaugarrien aldaketa honen bidez, ureztatzen den azalera 40,12 ha-raino handitu nahi da, Lodosako udal mugarteko (Nafarroa) 2. poligonoko 1000. lurzatiko eta 9. poligonoko 399., 402., 404., 411. eta 395. lurzatietako 14,90 ha gehituta, bolumenak, emariak eta ura hartzeko instalazioak aldatu gabe.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren Jendaurreko Informazioaren Zerbitzuan (Sagasta pasealekua 24-28, Zaragoza), bulego orduetan (09:00etatik 14:00etara). Aurrez aurre aurkezteko, beharrezkoa izanen da aldez aurretik hitzordua eskatzea 976711000 telefonoan edo informacionciudadana@chebro.es helbide elektronikoan.

Era berean, aipatutako agiriak epe horretan ikusten ahalko dira arroaren erakundearen web-orrian, esteka honetan: https://iber.chebro.es/webche/ipCriterios.aspx.

Edozein pertsona fisikok edo juridikok egiten ahalko ditu alegazioak ezarritako epean, baina alegazioak egiteak ez dio ematen egiten dituenari interesdun izaera espedientean.

Zaragozan, 2023ko ekainaren 15ean.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2310011