1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko telekomunikazioetako ingeniari izateko bost lanpostu oposizio bidez betetzeko. Bigarren izendapen proposamen osagarria.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko telekomunikazioetako ingeniari izateko bost lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiaren barruan (Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 8ko 688/2021 Ebazpenaren bidez onetsia), Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abenduaren 12ko 3201/2022 Ebazpenaren bidez, hautapen prozesua gainditu eta bete beharreko lanpostu kopuruan sartzen ahal ziren 5 izangaiak funtzionario izendatu ziren.
Ondoren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren apirilaren 27ko 1459/2023 Ebazpenaren bidez (2023ko 116. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 5ekoa), José Ignacio Polo Fernández jauna izendatu zen, hura baitzen hautapen prozesua txanda irekitik gainditu zutenen zerrendan ondo-ondotik zegoen izangaia.
Horretarako zeukan epearen barruan, José Ignacio Polo Fernández jaunari borondatezko eszedentzia eman zaio, lanpostuaz jabetu zenetik aurrerako ondorioekin, une horretan beste administrazio publiko batean zerbitzuak ematen ari zelako.
Deialdiaren 10.4 oinarriak ezartzen du ezen izangairen bat funtzionario bihurtu eta, lanpostuan batere aritu gabe, zuzenean eta berak eskatuta, indarreko araudian ezarritako kasuetan, borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzen duen egunetik beretik, kasuko lanpostu hutsa ere deialdiaren 9.4 atalean xedatzen den moduan beteko dela.
Horiek horrela, bidezko da izendapen proposamena osatzea Fernando Moreno Ayala jauna sartuz, bera baita prozesua txanda irekitik gainditu duten izangaien zerrendan lehendik proposatutako izangaien ondo-ondotik ageri dena.
Deialdiaren 9.2 oinarrian ezarritakoa betez, proposaturiko izangaiak 30 egun naturaleko epea izanen du, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eskatutako agiriak aurkezteko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez.
Iruñean, 2023ko uztailaren 3an.–Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuko zuzendaria, Pilar Goñi Muro.
Iragarkiaren kodea: F2310275