152. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 21a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

2021-A-127. Ur aprobetxamendurako eskaera Otsagabian, ureztaketarako

Martín José De Carlos Erreak, María Purificación De Carlos Erreak, María Carmen De Carlos Erreak, Joaquín María De Carlos Erreak, Francisco Javier Demetrio De Carlos Erreak ur publikoen aprobetxamendu bat eskatu dute, datu eta ezaugarri hauek dituena:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: FRANCISCO JAVIER DEMETRIO DE CARLOS ERREA, MARTÍN JOSÉ DE CARLOS ERREA, MARÍA PURIFICACIÓN DE CAR.LOS ERREA, MARÍA CARMEN DE CARLOS ERREA, JOAQUÍN MARÍA DE CARLOS ERREA.

Ur-ibilgua: ZATOIA ibaia.

Hargunearen tokia: JOANKILABERROA.

Hargunearen udalerria: OTSAGABIA (NAFARROA).

Batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean: 0,0022 l/s.

Gehieneko bolumena urtean: 35 m³.

Xedea: UREZTAKETA.

Aprobetxamenduaren xedea da urtean, gehienez ere, 35 m³-ko ur bolumena hartzea, 0,0022 l/s-ko batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilabetean, Zatoia ibaiaren ibilguan, Otsagabiko udal mugartean (Nafarroa), koordenatu-puntu honetan: UTMX: 655.757, UTMY: 4.752.370 (ETR89, HUSO30T), motoponpa mugikor baten bidez, ura mahuka batetik biltegi batzuetara bulkatzeko. Biltegien edukiera, guztira, 2 m³-koa da, eta bertatik ureztatzen da 0,0225 hektareako baratze bat, arestian aipatutako udal mugarteko 2. poligonoko 573. lurzatian dagoena.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren Jendaurreko Informazioaren Zerbitzuan (Sagasta pasealekua 24-28, Zaragoza), bulego orduetan (09:00etatik 14:00etara). Aurrez aurre aurkezteko, beharrezkoa izanen da aldez aurretik hitzordua eskatzea 976711000 telefonoan edo informacionciudadana@chebro.es helbide elektronikoan.

Era berean, aipatutako agiriak epe horretan ikusten ahalko dira arroaren erakundearen web-orrian, esteka honetan: https://iber.chebro.es/webche/ipCriterios.aspx.

Edozein pertsona fisikok edo juridikok egiten ahalko ditu alegazioak ezarritako epean, baina alegazioak egiteak ez dio ematen egiten dituenari interesdun izaera espedientean.

Zaragozan, 2023ko ekainaren 15ean.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2310010