3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA
2021-A-64. Ur aprobetxamenduaren eskaera, gizakiek kontsumitzeko, Artzin
Nafarroako Gobernuko Lurralde Antolamendu, Etxebizitza, Paisaia eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuak adierazi du hasiera batean ASOCIACIÓN DIANOVA ESPAÑA erakundeak egindako eskaeran subrogatzeko asmoa duela. Eskaera horren bidez, ur publikoen aprobetxamendu bat eskatu zuen erakunde horrek, datu eta ezaugarri hauek dituena:
Ezaugarriak:
Egungo eskatzailea: NAFARROAKO GOBERNUA-LURRALDE ANTOLAMENDUKO, ETXEBIZITZAKO, PAISAIAKO ETA PROIEKTU ESTRATEGIKOETAKO DEPARTAMENTUA-LURRALDE ANTOLAMENDUKO ZUZENDARITZA NAGUSIA.
Hasierako eskatzailea: ASOCIACIÓN DIANOVA ESPAÑA.
Ur-ibilgua: URROBI IBAIA.
Hargunearen udalerria: ZANDUETA-ARTZI (NAFARROA).
Batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean: 0,094 l/s.
Xedea: BESTE ERABILERA BATZUK, HORNIDURA-GIZAKIEN KONTSUMOA.
Aprobetxamendua Irati ibaiaren adarra den Urrobi ibaian dago, koordenatu puntu honetan: UTMX: 632.366; UTMY: 4.748.309 (ETRS89, HUSO30T); urteko bolumen handiena 4.500 m³-koa da, eta Zanduetako herrigunea hornitzeko erabiliko da, Artziko udal mugartean (Nafarroa).
Ura Urrobi ibaitik hartzen da ibilguaren albo bateko ganbera txiki baten bidez. Handik, 2,5 hazbeteko diametroa duen hodi batekin, emaria xurgatzen da bi ponpaz baliatuta, bakoitza 4 kW-ekoa. Paraleloan instalaturik daude, txandaka funtzionatzeko, eta ura eramaten dute 20 m³-ko biltegi bateraino, bertatik Zanduetako herrigunean banatzeko.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren Jendaurreko Informazioaren Zerbitzuan (Sagasta pasealekua 24-28, Zaragoza), bulego orduetan (09:00etatik 14:00etara). Aurrez aurre aurkezteko, beharrezkoa izanen da aldez aurretik hitzordua eskatzea 976711000 telefonoan edo informacionciudadana@chebro.es helbide elektronikoan.
Era berean, aipatutako agiriak epe horretan ikusten ahalko dira arroaren erakundearen web-orrian, esteka honetan: https://iber.chebro.es/webche/ipCriterios.aspx.
Edozein pertsona fisikok edo juridikok egiten ahalko ditu alegazioak ezarritako epean, baina alegazioak egiteak ez dio ematen egiten dituenari interesdun izaera espedientean.
Zaragozan, 2023ko ekainaren 15ean.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.
Iragarkiaren kodea: E2310009