2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR NAGUSIA
Tokiko Gobernu Batzarreko kideen izendapena
Zizur Nagusiko alkateak 732/2023 Ebazpena eman zuen 2023ko uztailaren 4an. Hona hemen ebazpenaren testua:
Ikusirik Udalbatza berria eratu zela 2023ko ekainaren 17ko bilkura berezian, 2023ko maiatzaren 28an egindako hauteskundeen ondorioz (2023ko apirilaren 3ko 207/2023 Errege Dekretuaren bidez egin zen hauteskundeetarako deialdia),
Kontuan izanik apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 20.1 b) artikulua (Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legea), zeinak xedatzen baitu Tokiko Gobernu Batzarra organo beharrezkoa dela 5000 biztanle baino gehiago dituzten udalerrietan,
Gainera, Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 23. artikuluak hauxe dio: "Alkateak eta legean ezarritako zinegotzi-kopuruaren herena baino gehiagokoa ez den zinegotzi-kopuru batek osatzen dute tokiko gobernu-batzarra. Alkateak izendatzen eta kentzen ditu askatasunez, eta osoko bilkurari ematen dio horren berri".
Kontuan harturik, orobat, Alkatetzaren ekainaren 21eko 681/2023 ebazpena, haren bidez izendatu baitziren Tokiko Gobernu Batzarreko kideak,
Horrenbestez, erabiliz Alkatetza honi ematen zaizkion ahalmenak, honako hauen bidez eman ere: Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 23. artikulua eta Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 52. artikulua eta harekin bat datozenak,
EBAZTEN DUT:
1. Zizur Nagusiko Udaleko Gobernu Batzarreko osaera osatzea; kide anitzeko organo den aldetik, bertan izanen dira alkate udalburua (buru izanen da), Alkatetzaren ekainaren 21eko 681/2023 Ebazpenaren bidez izendatutako kideak eta honako zinegotzi hauek:
1. Iñaki Ayerra Iturain.
2. Irantzu Zabalza Aguirre.
3. Ales Mimentza de Irala.
2. Alkatetza honen burutzapean, horrela osatutako Tokiko Gobernu Batzarrari honako eginkizun hauek dagozkio: Alkatetzari etengabe laguntzea bere eskudantzietan ari denean, eta Udaleko edozein organok Gobernu Batzarraren esku uzten dituen eskudantziak edo legeek espresuki esleitzen dizkiotenak.
3. Agintzea erabaki hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behar diren ondorioak izan ditzan, hots, honako honetan aurreikusitakoak: Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 46. artikuluan, lege testu beraren 52.4. artikuluarekin loturik.
4. Erabaki hau izendatuei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, hots, honako honetan aurreikusitakoak: Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 46. artikuluan, lege testu beraren 52.4. artikuluarekin loturik. Erabakiak izenpetu eta biharamunean izanen du indarra.
5. Erabaki honen berri ematea Udalak egiten duen osoko bilkuran, edukiaren berri izan dezan.
Zizur Nagusian, 2023ko uztailaren 5ean.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.
Iragarkiaren kodea: L2310404