152. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZABALTZA

Alkateordeak izendatzea

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gainean azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bitartez onetsitako Erregelamenduaren 46. artikuluan ezarritakoari jarraituz,

EBAZTEN DUT:

1.–Zabaltzako Udaleko lehen eta bigarren alkateorde izendatzea, hurrenez hurren, Carlos Amatriain Macaya eta Joaquin Galar Jimenez zinegotziak, aipatu legediak ezarritakoaren arabera.

2.–Izendapen horiek indarra hartuko dute gaurko egunean, eta horien berri emanen zaio Udaleko Osoko Bilkurari, egiten duen lehenbiziko bilkuran.

3.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Arraitzan (Zabaltza), 2023ko ekainaren 28an.–Alkatea, Marina Mejías Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L2310259