152. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

Alkateordeak izendatzea

Vianako Udaleko alkate udalburuak ondoko ebazpena eman zuen 2023ko ekainaren 27an. Hona haren testu osoa:

Ikusirik Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 46. artikulua eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 21.2 artikulua, ebatzi dut:

Lehena.–Aitana Duque Martínez Udal honetako lehen alkateorde izendatzea.

Bigarrena.–Carlos Javier Barragán García Udal honetako bigarren alkateorde izendatzea.

Hirugarrena.–Izendapen hau jakinaraztea izendatuei.

Laugarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Bosgarrena.–Udalbatzari berri ematea egiten duen hurrengo osoko bilkuran.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Vianan, 2023ko ekainaren 27an.–Alkatea, M.ª Blanca Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L2309952