152. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URROZ

Udal Planaren aldaketa, Mariezkurrenea eraikina deskatalogatzeko. Behin betiko onespena

Urrozko Udalak, 2023ko ekainaren 27an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Urrozko Udalak, 2023ko maiatzaren 2an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa bat egitea Udal Planean; Mariezkurrenea eraikinari dagokiona, hain zuzen. Hura jendaurrean egon bitartean, inork ez du alegazio, kexa edo oharrik aurkeztu haren kontra. Horrenbestez, Udalak

ERABAKITZEN DU:

Lehena.–Behin betiko onestea aldaketa xehatu bat Urrozko Udal Planean, Francisco Javier Arzuaga Mariezkurrenak sustatua. Haren bidez, deskatalogatu egin nahi da plan horretan intereseko eraikin gisa ageri den Mariezkurrenea etxea.

Bigarrena.–Igortzea onartutako agiriaren ale bat Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura, behin betiko onetsi ondoko hamabost egunean.

Hirugarrena.–Behin betiko onespena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Errege Dekretuan ezarritako ondorioetarako.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Urrozen, 2023ko ekainaren 27an.–Alkatea, Josu Zozaia Ubiria.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2310410