152. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

Jarduera-lizentzia.
Eskaera

Honako honen bidez aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean jarriko dela, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik, epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten jarduerak eragiten diela uste dutenek; hori dena, bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen 41. artikulua eta horrekin bat datozenak (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea) eta foru lege hori garatzen duen martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 48. artikulua eta horrekin bat datozenak:

Eskatzailea/sustatzailea: Fundación Ultzama 2013.

Jarduera: gaztandegi txikia, artisau-gazta egiteko, norberaren kontsumorako eta dibulgazioa egiteko.

Tokia: Lizasoko 2. poligonoko 47. lurzatia (Ultzama).

Larraintzarren (Ultzama), 2023ko uztailaren 4an.–Alkatea, Martín M.ª Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2310407