1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
75E/2023 FORU AGINDUA, ekainaren 30ekoa, Kultura eta Kiroleko kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Kultura eta Kiroleko kontseilariaren otsailaren 14ko 8E/2023 Foru Agindua, dirulaguntza deialdi bat onesten duena Nafarroan kirol ekitaldiak antolatu daitezen. Ekitaldi horiek 2022ko urriaren 1etik 2023ko irailaren 30era bitartean bukatu behar dute. DDBN identifikazioa: 676183.
Kultura eta Kiroleko kontseilariak otsailaren 14an emandako 8E/2023 Foru Aginduaren bidez, dirulaguntza deialdi bat onetsi zen Nafarroan kirol ekitaldiak antolatu daitezen. Ekitaldi horiek 2022ko urriaren 1etik 2023ko irailaren 30era bitartean bukatu behar dute.
Ezinezkoa denez justifikazio epeak betetzea, beharrezkoa da deialdiaren 12.1 oinarri arautzailea aldatzea, justifikazio epeak luzatzeko eta erakunde eskatzaileen justifikazioa foru agindu berrian adierazitako aldaketari egokitzeko.
Horrenbestez, Kultura eta Kirol Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 273/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
AGINTZEN DUT:
1. Kultura eta Kiroleko kontseilariaren otsailaren 14ko 8E/2023 Foru Agindua aldatzen duen foru agindua onestea eta, horrekin batera, foru agindu haren 12.1 oinarri arautzailearen edukia aldatzea. 8E/2023 Foru Agindu horren bidez, 2022ko urriaren 1etik 2023ko irailaren 30era bitartean amaitzen diren Nafarroan kirol ekitaldiak antolatzeko dirulaguntzen deialdia onetsi zen.
2. Otsailaren 14ko 8E/2023 Foru Aginduaren I. eranskineko 12.1 oinarria aldatzea, zeina honela idatzita geldituko baita:
"12. Frogagiriak.
1. 2022ko urriaren 1etik 2023ko uztailaren 15era bitartean amaitutako gertaeren gaineko frogagiriak aurkezteko epea 2023ko irailaren 16an amaituko da. 2023ko uztailaren 16tik aurrera amaitzen direnetarako, ordea, 2023ko urriaren 31 izanen da frogagiriak aurkezteko muga-eguna."
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Hala ere, foru agindu honek ematen den unetik aurrera izanen ditu ondorio guztiak.
4. Foru agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
Iruñean, 2023ko ekainaren 30ean.–Kultura eta Kiroleko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.
Iragarkiaren kodea: F2310271