151. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZUBIETA

Hirigintza tasa arautzen duen ordenantzaren behin betiko onespena

Honen bidez aditzera ematen da Zubietako Udalak, 2023ko martxoaren 29an egindako osoko bilkuran, erabaki zuela hirigintza tasak arautzen duen ordenantza hasiera batean onartzea.

Aipaturiko akordioa 2023ko apirilaren 25ko 84. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta erakustaldi publikoan ez denez erreklamaziorik aurkeztu, onespena behin betiko bihurtzen da Nafarroako Toki Administrazioen uztailaren 2ko 6/1990 Lege Foralaren 325. artikulua aplikatuz.

Zubietan, 2023ko ekainaren 19an.–Alkatea, Ernesto Domínguez Olea.

HIRIGINTZAKO IZAPIDEENGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASAK ARAUTZEN DITUEN UDAL ORDENANTZA

Oinarria

1. artikulua. Ordenantza hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 12.1, 100. eta hurrengo artikuluetan xedatutakoaren babespean.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Zergapeko egintza da hirigintzako jarduketen eta hirigintzaz kanpoko lizentzien tramitazioari dagozkion zerbitzu tekniko edo administratiboak ematea, udal mugapearen edozein tokitan egiten denean, hala lur pribatuan nola publikoan.

3. artikulua. Tasa hauei loturiko udal egintza, bertzeak bertze, hirigintzako jarduketa hauetan gauzatzen da:

a) Udal Planeko aldaketa puntualak tramitatzea.

–200 euro (tarifa horiei prentsako iragarkien kostua erantsiko zaie, indarrean dagoen tarifaren arabera).

b) Plan partzial edo bereziak eta haien aldaketak tramitatzea.

–200 euro (tarifa horiei prentsako iragarkien kostua erantsiko zaie, indarrean dagoen tarifaren arabera).

c) Lerrokaduren azterlan osagarriak edo xehetasun azterlanak tramitatzea.

–200 euro (tarifa horiei prentsako iragarkien kostua erantsiko zaie, indarrean dagoen tarifaren arabera).

d) Unitateen mugapenak eta erabilera aldaketak tramitatzea.

–200 euro (tarifa horiei prentsako iragarkien kostua erantsiko zaie, indarrean dagoen tarifaren arabera).

e) Birzatiketak edo kudeaketarako bestelako bitartekoak tramitatzea.

–200 euro (tarifa horiei prentsako iragarkien kostua erantsiko zaie, indarrean dagoen tarifaren arabera).

f) Lur-bereizketak.

–200 euro.

g) Urbanizazio proiektuak tramitatzea.

–200 euro (tarifa horiei prentsako iragarkien kostua erantsiko zaie, indarrean dagoen tarifaren arabera).

h) Hirigintzako kontsultak.

–200 euro.

i) Hirigintza-lizentzia behar duten obrak.

–0 euro.

j) Erantzukizunpeko aitorpena edo aurretiazko komunikazioa behar duten egintzak.

–0 euro.

k) Exekuzio aginduak.

–200 euro.

l) Aurri-espedienteak.

–200 euro (tarifa horiei prentsako iragarkien kostua erantsiko zaie, indarrean dagoen tarifaren arabera).

ll) Jarduera lizentzien tramitazioa.

–Jarduera sailkaturako lizentziak, duten tamainagatik ingurumeneko ukipenen gaineko txostena behar badute: 100,00 euro.

–Jarduerarako lizentziak, tamaina txikiagokoak: 75,00 euro.

m) Irekitzeko lizentzien tramitazioa.

–Irekitzeko lizentzia, duten tamainagatik ingurumeneko ukipenen gaineko txostena behar badute: 100,00 euro.

–Irekitzeko lizentziak, tamaina txikiagokoak: 75,00 euro.

n) Jarduera lizentzien, irekitzeko lizentzien eta gainerako beste batzuen gaineko kontsulten tramitazioa.

–60 euro.

ñ) Eta, oro har, aurrekoetan sartzen ez den hirigintzako edozein tramitazio, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeak babestua baldin bada (5/2015 Foru Legeak, martxoaren 5ekoa, Nafarroan hirigintza iraunkorra, hiri-berrikuntza eta hirigintza-jarduera laguntzeko neurriei buruzkoak, egin dizkion aldaketekin).

Ordaindu beharra

4. artikulua. Hirigintzako tramitazioa eskatzen den unean sortzen da tasa ordaindu beharra.

Subjektu pasiboa

5. artikulua. Hirigintzako tramitazioa eskatzen duten pertsona fisiko edo juridikoek ordaindu behar dute.

Tarifak eta karga-tasa

6. artikulua. Hirigintzako aholkularitzaren txostenak eta prentsan argitaratzen diren iragarkiak zer kostu duten, horrenbertze izanen dira aplikatu beharreko tarifak, tasak eta karga-tasak, ordenantzaren 3. artikuluan aipatzen diren hirigintzako jarduketei dagokienez.

Txostenik ez dagoen kasuetan, eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergaren likidazioa 10 eurotara ailegatzen ez bada, tasak zenbateko hau izango du: 10 euro ken zergaren zenbatekoa.

Alkatetzak eginen du tasen behin betiko likidazioa.

Tramitazioa

7. artikulua. Hirigintzako tramitaziorako eskaera orok berarekin beharko ditu Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeak aipatzen dituen edukia eta zehaztapenak.

Kudeaketa arauak

8. artikulua. Planeamendurako espedienteak tramitatzeko arduradunek, udal teknikarien aldeko txostena hartu ondotik, likidazioa eginen dute, eta bertan honako hauek aipatuko dira: subjektu pasiboaren izena, tasa zer kontzepturen arabera likidatzen den, tasaren tarifa eta zenbatekoa.

9. artikulua. Tasen likidazioa onetsi eta gero, interesdunari jakinaraziko zaio, erregelamenduzko epean tasak ordain ditzan.

ORDENANTZA FISKALA, HERRIKO JABARI PUBLIKOKO ZORU, HEGALKIN ETA ZORUPEAREN ERABILERA PRIBATIBO EDO APROBETXAMENDU BEREZIAREN TASAK ARAUTZEN DITUENA

–Postuak eta barrakak: Herriko bestetan, abuztuaren 15etik 18ra, 40 euro.

–Tiropitxona, txurreria eta bestelakoak herriko bestetan, abuztuaren 15etik 18ra, 100 euro.

ORDENANTZA FISKALA, UDALAREN LOKALAK ERABILTZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

–Estalpea: bost euro eguneko.

–Sukaldearekin hiru tasa hauen gehiketa aplikatuko da:

  • Tasa finkoa: 20 euro.
  • Tasa aldakorra: lagun bakoitzeko 2 euro.

AZKEN XEDAPENA

Bakarra.–Behin betiko onespena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra ordenantza honek.

Iragarkiaren kodea: L2310409