151. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESA

Udalbatzako kideen ordainsariak eta dedikazio-araubidea

Esako Udalak, 2023ko ekainaren 28an egin osoko bilkura berezian, bildutako udalkide guztien aho batez (hau da, legez eskatutako gehiengoa izanda), udalkideen honako ordainsari araubide hau ezarri zuen, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75. eta 75.bis artikuluetan eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 13. artikuluan xedatutakoaren arabera:

Lehena.–Esako Udalaren kide anitzeko organoen bilkuretara joateagatik 60,00 euroko zenbatekoa ezarri da bilkura bakoitzeko.

Bigarrena.–Alkateak dedikazio partziala izanen du (astean 10 ordukoa) 2023ko uztailaren 1etik aurrera, eta urteko ordainsari gordina 12.610,60 euro izanen da, 700 euroko 12 hilekotan eta bi aparteko ordainsaritan banatuta. Ordainsaria, hala badagokio, ekitaldi bakoitzeko uztailaren 1etik aurrera igoko da, aurreko ekitaldirako erakunde ofizial eskudunak Nafarroarako onetsitako KPIaren arabera.

Hirugarrena.–Nolanahi ere, udalkideek karguan aritzean sortutako gastuen ordainak jasoko dituzte, administrazio publikoetan oro har aplikatzen diren arauei jarraituz.

Laugarrena.–Ordainsari-araubidea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Esan, 2023ko uztailaren 4an.–Alkatea, Roberto Martínez Luyando.

Iragarkiaren kodea: L2310400