151. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALESBES

Hasiera batez onestea xehetasun-azterketa, 6. poligonoko 5., 550. eta 551. lurzatietan, industria-erabilerako UC-62 jarduketa-unitateari dagozkionak

2023ko apirilaren 23an, udal honetako alkate udalburuak ebazpen bat eman zuen. Horren bidez hasiera batez onesten da xehetasun-azterketa, Alesbesko 6. poligonoko 5., 550. eta 551. lurzatietan, industria-erabilerako UC-62 jarduketa-unitateari dagozkionak, Alesbesko 1996ko Arau Subsidiarioen barnean. Xehetasun-azterketaren sustatzailea izan da "ENIMAR 2006 SL" enpresa, zeina lurzatien jabea baita.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 149. artikuluan eta hurrengoetan 76. artikuluari buruz xedatuarekin bat, jendaurrean jartzen da Xehetasun-azterketa hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten, indarreko legediak agindutakoari jarraikiz.

Alesbesen, 2021eko ekainaren 22an.–Alkate udalburua, María Carmen Segura Moreno.

Iragarkiaren kodea: L2309783