Iragarkia
151. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 20a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
298E/2023 FORU AGINDUA, ekainaren 20koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, oinarrizko gizarte zerbitzuen titular diren toki entitateei dirulaguntzak banakako ebaluazio araubidean emateko deialdia onesten duena, beren sistema informatikoen euskarri fisikoko elementuetan eta egitura informatikoko elementuetan egindako inbertsioen bidez modernizazio digitala egiteko. Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren (SEEP) "C22.I2 Gizarte Zerbitzuak Modernizatzeko Plana" neurriaren esparruan eginen da, eta Europar Batasunaren Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren (SEM) bitartez finantzatuko da plana. DDBN identifikazioa: 704392.
2020ko abenduaren 22an, Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialean (EBAO) argitaratu zen Europar Batasunaren Suspertzerako Bitartekoa, COVID-19ak eragindako krisiaren ondoko susperraldiari laguntzeko. Bitarteko horretan hainbat laguntza lerro sartzen dira, eta horietako bat da Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa (SEM), maileguak eta dirulaguntzak emateko 672.500 milioi euro erabilgarri dituena, EBko herrialdeek abiarazitako berritze lan eta inbertsioak laguntze aldera. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduak arautzen du aipatu mekanismoa. Horren guztiaren babesean, Espainiako Gobernuak Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana (SEEP) egin du; ardatzen, osagaien, neurrien eta inbertsioen arabera dago egituratuta, eta SEMetik eratorritako Europako funtsen kontura finantzatua. Plan horren barruan, Gizarte Eskubideen eta 2030 Agendaren Ministerioak 910,3 milioi euro izan ditu "Zaintzen ekonomia eta berdintasun eta inklusio politiken indartzea" ardatzerako. Kopuru horretatik, 730,8 milioi euro autonomia erkidegoek eta toki entitateek exekutatzekoak dira, gizarte zerbitzuen arloko inbertsio mota jakin batzuetarako proiektuen bidez.
Abenduaren 30eko 36/2020 Errege Lege Dekretuaren bidez, premiazko neurriak onetsi ziren administrazio publikoa modernizatzeko eta SEEP exekutatzeko, eta zenbait tresna juridiko ezarri ziren Europako funtsen kargurako proiektuak exekutatzeko; tresna horietako bat dira lankidetza-hitzarmenak. 2021eko uztailaren 16an, Gizarte Eskubideen eta 2030 Agendaren Ministerioaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko lankidetza-hitzarmena sinatu zen, proiektuak exekutatzeko, 2021., 2022. eta 2023. urteetarako SEMetik eratorritako Europako funtsen kargura eta SEEParen 22. osagaiari lotutako proiektuen bidez. Guztira 39.582.262 euro egonen dira eskuragarri, eta proiektu horiek gizarte zerbitzuen arloko inbertsio mota jakin batzuekin bat etorri beharko dute. Proiektu horien artean izen hau daukana dago: "Oinarrizko gizarte-zerbitzuak indartzea - gaitasunak indartzea". Proiektu horrek 3.040.000 euroko aurrekontua dauka, guztira.
Deialdiak bere egiten ditu Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren berariazko kudeaketa printzipioak, Planari oro har zeharka aplikatzen baitzaizkio; kasu honetan, kudeaketa-txostenean hauei buruz adierazitako helburuak betetzeari dagozkio: etiketatze berde eta digitala, ingurumen-inpaktu negatibo nabarmena, iruzurraren prebentzioa, detekzioa eta zuzenketa, ustelkeria eta interesen arteko gatazka, Estatuko laguntzen araubidearekiko bateragarritasuna eta kostu bererako Europako finantzaketa bikoitza prebenitzea, funtsen amaierako hartzailea identifikatzea, eta, azkenik, plana gauzatzeari lotutako komunikazio-jarduketak. Horrela, foru agindu honetan araututako laguntzak ez dira Estatuko laguntzatzat hartzen, bat etorriz Europako Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 1.I) artikuluarekin. Erregelamendu horren bidez barne-merkatuarekin bateragarri deklaratzen dira zenbait laguntza-kategoria, Tratatuaren 107. eta 108. artikuluekin bat, baldin eta laguntza horiek ez badute eraginik Europar Batasuneko estatuen arteko merkataritza-jardunean. "Ingurumenari kalte nabarmenik ez eragiteko" printzipioa betetzeari dagokionez, 22. osagaiko 2. inbertsioak –bertan sartzen da deialdi honen xede den jarduketa– Europako helburua babesten du; hortaz, erabilitako ekipoek bete eginen dituzte 2009/125/EE Zuzentarauak zerbitzarientzat eta datuak biltegiratzeko produktuentzat ez ezik, ordenagailuentzat eta ordenagailuen edo pantaila elektronikoen zerbitzarientzat ere ezarritako efizientzia baldintzak. Erabiltzen diren ekipoek ez dituzte edukiko 2011/65/EB Zuzentarauaren II. eranskinean zerrendatutako substantzia mugatuak, material homogeneoen pisuaren kontzentrazio balioek eranskin horretan zerrendatutakoak gainditzen ez dituztenean izan ezik. Ekipoak beren balio-bizitzaren amaierara iristen direnean, berrerabiltze, berreskuratze edo birziklatze eragiketetarako prestatuko dira, edo tratamendu egokia emanen zaie, barne hartuta fluido guztiak ezabatzea eta gaikako tratamendua egitea, 2012/19/EB Zuzentarauaren VII. eranskinaren arabera.
Nafarroako Gobernuaren 2023ko maiatzaren 24ko Erabakiaren bidez, baimena ematen zaio Eskubide Sozialetako Departamentuari, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen titular diren toki entitateei dirulaguntzak emateko, banakako ebaluazio araubidean, beren sistema informatikoen euskarri fisikoko elementuetan eta egitura informatikoko elementuetan egindako inbertsioen bidez modernizazio digitala egiteko. Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren (SEEP) "C22.I2 Gizarte Zerbitzuak Modernizatzeko Plana" osagaiaren esparruan eginen da, eta Europar Batasunaren Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren bitartez finantzatuko da plana.
Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez esleitu dizkidaten ahalmenak eta Eskubide Sozialetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 268/2019 Foru Dekretuaren bidez esleitutakoak erabiliz,
AGINTZEN DUT:
1. Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen titular diren toki entitateei dirulaguntzak emateko deialdia, banakako ebaluazio araubidean, beren sistema informatikoen euskarri fisikoko elementuetan eta egitura informatikoko elementuetan egindako inbertsioen bidez modernizazio digitala egiteko. Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren (SEEP) "C22.I2 Gizarte Zerbitzuak Modernizatzeko Plana" osagaiaren esparruan eginen da, eta Europar Batasunaren Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren bitartez finantzatuko da plana.
2. Deialdiaren oinarri arautzaileak onestea, foru agindu honen eranskinetan jaso direnak.
3. 2.183.890,08 euroko gastua baimentzea, 2023ko aurrekontuko "SEM Eraldaketa teknologikoa, oinarrizko gizarte-zerbitzuak" 91600 900003 7609 231000 partidaren kontura, foru agindu honen ondoriozko konpromisoei aurre egiteko.
4. Foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta ohartaraztea deialdiak ez duela ondoriorik sortuko harik eta aipatu aldizkarian argitaratu arte.
5. Foru agindu hau Oinarrizko Laguntzaren eta Gizarte Inklusioaren Zerbitzura, Ekonomia eta Aurrekontuak Kudeatzeko Ataleko Kontabilitate Zentrora eta departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Administrazio Aferetarako Bulegora igortzea, baita Dirulaguntzen Datu Base Nazionalera ere, behar diren ondorioak izan ditzan.
6. Deialdi honen eta oinarri arautzaileen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.
Iruñean, 2023ko ekainaren 20an.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, M.ª Carmen Maeztu Villafranca.
I. ERANSKINA.–OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN TITULAR DIREN TOKI ENTITATEEI DIRULAGUNTZAK EMATEKO DEIALDIA, BANAKAKO EBALUAZIO ARAUBIDEAN, BEREN SISTEMA INFORMATIKOEN EUSKARRI FISIKOKO ELEMENTUETAN ETA EGITURA INFORMATIKOKO ELEMENTUETAN EGINDAKO INBERTSIOEN BIDEZ MODERNIZAZIO DIGITALA EGITEKO. SUSPERTZE, ERALDATZE ETA ERRESILIENTZIA PLANAREN (SEEP) "C22.I2 GIZARTE ZERBITZUAK MODERNIZATZEKO PLANA" OSAGAIAREN ESPARRUAN, EUROPAR BATASUNAREN SUSPERTZE ETA ERRESILIENTZIA MEKANISMOAREN BITARTEZ FINANTZATUA. OINARRI ARAUTZAILEAK
1. oinarria.–Xedea eta aplikazio eremua.
1. Deialdi honen xedea da Nafarroako Foru Komunitateko oinarrizko gizarte-zerbitzuen titular diren toki entitateei oinarrizko gizarte-zerbitzuak digitalizatzeko inbertsioen arloko dirulaguntzak emateko araubidea ezartzea.
2. Deialdi honek betearaziko du Eskubide Sozialetako eta Agenda 2030eko Ministerioak eta Nafarroako Foru Komunitateak izenpetutako lankidetza-hitzarmena, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoari loturik eta Konferentzia Sektorialaren bidez finantzatuko diren neurrietarako funts-transferentziak hizpide dituena.
3. 1. apartatuan aipatzen diren dirulaguntzek sistema informatikoaren euskarri fisikoko eta egiturako informatikako elementuak eskuratzea izanen dute helburu, deialdi honetan zehazten diren baldintzetan.
2. oinarria.–Aplikatzekoa den araubide juridikoa.
1. Foru agindu honetan aurreikusitako dirulaguntzak hartan eta oinarri arautzaileetan ezarritakoaren arabera arautuko dira, eta honako hauekin bat: Dirulaguntzen Foru Legea eta aurrekontuen eta dirulaguntzen arloan aplikagarri diren gainerako foru-arauak zein Estatukoak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021/241 (EB) Erregelamendua eta Administrazio Publikoa modernizatzeko eta Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana gauzatzeko premiazko neurriak onesten dituen abenduaren 30eko 36/2020 Errege lege-dekretua.
2. Laguntzek bete beharko dituzte, batetik, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamendua, haren bitartez ezartzen baita Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa, eta, bestetik, Espainiako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana kudeatu, jarraitu eta kontrolatzeko aplikatu beharreko barne-arauak, hauek zehazki: abenduaren 30eko 36/2020 Errege lege-dekretua, Administrazio Publikoa modernizatzeko eta Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana gauzatzeko premiazko neurriak onesten dituena; irailaren 29ko HFP/1030/2021 Agindua, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana kudeatzeko sistema taxutzen duena, eta irailaren 29ko HFP/1031/2021 Agindua, Estatuko, erkidegoetako eta tokiko sektore publikoko entitateek hornitu beharreko informazioa emateko prozedura eta formatua ezartzen dituena, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren osagaien neurriei dagozkien mugarriak, helburuak eta aurrekontu zein kontabilitate arloan gauzatu beharrekoa betetzen dela jarraitzeko. Nahitaezkoa izanen da horien guztien aplikazioa.
3. oinarria.–Laguntzak emateko araubidea.
1. Foru agindu honetan araututako laguntzak banakako ebaluazioaren bidez emanen dira, eta printzipio hauei jarraikiz: publikotasuna, gardentasuna, objektibotasuna, berdintasuna eta diskriminaziorik eza, helburuak betetzeko eraginkortasuna eta baliabide publikoak esleitu eta erabiltzeko efizientzia. Laguntzak emanen dira sarrera-ordena errespetatuz, aurrekontua agortu arte.
2. Deialdi honen babesean ematen diren laguntzak itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak izanen dira, eta deialdiaren xedeko jarduketak egiteko erabiliko dira.
4. oinarria.–Aurrekontu-kontsignazioa.
Dirulaguntzen deialdi honetarako diru kopurua 2.183.890,082 eurokoa da, eta 2023ko aurrekontuko partida honen kontura finantzatuko da: 91600 900003 7609 231000, SEM Eraldaketa teknologikoa, oinarrizko gizarte-zerbitzuak.
5. oinarria.–Entitate onuradunak.
Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen titular diren toki entitateek jasotzen ahalko dituzte Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 3.1 artikuluaren arabera deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak.
6. oinarria.–Inbertsioen betebeharrak
Dirulaguntzen onuradunak izateko, entitateek aurkezten dituzten inbertsio proiektuek baldintza hauek bete beharko dituzte:
a) Deialdi honen lehenengo oinarrian jasotako helburu eta xedeei lotzea.
b) Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren trantsizio digitaleko beharrei erantzutea, mugikortasuna, konektibitatea, etxeko esku hartze soziala, telelana edo herritarren arreta errazteko asmoz.
c) 7. oinarrian azaldutako eskakizun teknikoetara eta elementu diruz lagungarrietara egokitzea.
d) Gastua 2020ko otsailaren 1etik 2023ko urriaren 31ra egitea.
7. oinarria.–Modalitateak, gehieneko zenbatekoak eta gastu diruz lagungarriak.
1. Modalitate hauetako baterako edo bietarako eskatzen ahalko da dirulaguntza:
A.–Inbertsioak euskarri fisikoko elementuetan:
Diruz lagungarria izanen da ondoren aipatzen diren elementuetako bat erostea eta instalatzea, baldin eta ez badira finantzatu ekainaren 14ko 303E/2022 Foru Aginduak onetsi duen dirulaguntzen deialdiaren kontura.
A.1.–Oinarrizko eskualdean egindako inbertsio orokorrak:
Eskanerrak, espezifikazio hauek betetzen badira:
–Bateragarria Windows 10ekin edo ondorengoekin.
–TWAIN driver estandarraren 1.7 bertsiotik gorako bertsioa jasatea.
–Gutxieneko bereizmena: 200 pixel hazbeteko.
–Duplex eskaneatzea: BAI.
–Koloretan: BAI.
–Jasandako formatuak: PDF, TIFF, BMP, JPG, PNG.
Digitalizazio prozesua errazteko, honako hau gomendatzen da:
–Orrialdeen elikagailu automatikoa edukitzea.
–Gutxieneko eskaneatze abiadura: 50 orrialde minutuko.
–Paper formatua, gutxienez A4ra arte.
Unitate bakoitzak 1.648,10 euroko dirulaguntza jaso dezake gehienez (BEZa kanpo).
III. eranskinean ezarritakoa izanen da oinarrizko eskualdeetan diruz lagunduko den gehieneko unitate kopurua.
A.2.–Oinarrizko ekipo profesionaletan egindako inbertsioak:
Diruz lagungarriak izanen da ondorengo elementuak erostea eta instalatzea, figura profesional bakoitzean. Dirulaguntza eskatzen ahalko da elementu baterako edo batzuetarako, figura profesional bakoitzean, ondoren aipatzen diren gehieneko zenbatekoekin (BEZa kanpo):
DIRULAGUNTZAREN XEDEKO ELEMENTUAK | GL | GH | ADM | FL |
Ekipo mugikorra –4G telefonia-moduluarekin (aukerakoa) –WIFI konexioarekin –Sagua, teklatua eta sistema eragilea barne | 1.279,44 | 1.279,44 | 1.279,44 | 0,00 |
Monitorea | 154,82 | 154,82 | 154,82 | 0,00 |
Ataka erreplikagailua –Usb, hdmi, red ataka-hargunea –Dock station-a, hdmi, usb sare-konexioekin | 170,56 | 170,56 | 170,56 | 0,00 |
Tableta –Wifi konexioa –4G konexioa (aukerakoa) | 563,82 | 563,82 | 0,00 | 563,82 |
Sinadura biometrikorako tableta –Wakom erakoa, ordenagailurako usb konexioarekin | 195,17 | 195,17 | 195,17 | 0,00 |
Smartphone-a | 303,60 | 303,60 | 303,60 | 303,60 |
Herritarrei onlineko arreta emateko esku libreko telefonoa –Hari gabeko telefonoa bozgorailuarekin –Mahai gaineko telefonoa bozgorailu eta mikrofonoarekin | 88,91 | 88,91 | 88,91 | 0,00 |
Herritarrei onlineko arreta emateko beste gailu batzuk: kaskoak –Hari gabeko mikrofonodun kaskoak –Plantronic erako hari gabeko mikrofonodun kaskoak | 43,37 | 43,37 | 43,37 | 0,00 |
Wifi mugikorra –4G USB gailuak PCrako –Hari gabeko puntu mugikorrak 4Grekin | 97,61 | 97,61 | 97,61 | 0,00 |
WiFi antenak –WiFi USB txartelak irabazi handiko antenekin | 21,08 | 21,08 | 21,08 | 0,00 |
GL (gizarte-langilea), GH (gizarte-hezitzailea), ADM (administraria), FL (familia-langilea). | ||||
III. eranskinean ezarriko da oinarrizko eskualdeetan zer ekipo profesionaletarako eskatzen ahalko den dirulaguntza.
A.1 eta A.2 apartatuetako zer elementu diruz laguntzen ahal diren, eta zenbatean, oinarrizko eskualde bakoitzeko, III. eranskinean ezarritakoak dira.
A.3.–Beste batzuk:
Dirulaguntza eskatzen ahalko da A.2 apartatuan ageri diren elementuak erosteko, oinarrizko ekipo profesionalean 2022an eta 2023an sartu diren profesional berrientzat.
Hau gertatzen denean, toki entitateak kontratazio berria justifikatu beharko du.
Ez dira kontratazio berritzat hartuko oinarrizko ekipo profesionalaren laneko bajak edo oporrak ordezkatzeko egiten direnak.
B.–Egiturako informatikako elementuak:
Diruz lagungarriak izanen da ondorengo elementuak erostea eta instalatzea, oinarrizko eskualde bakoitzean. 25.000 biztanle baino gehiago dituzten oinarrizko eskualdeetan, uztailaren 15eko 48/2020 Foru Dekretuaren 10. artikulua aplikatuko da (48/2020 Foru Dekretua, uztailaren 15ekoa, zeinaren bidez arautzen baitira oinarrizko gizarte-zerbitzuen oinarrizko programak eta finantzaketa sistema).
Uztailaren 15eko 48/2020 Foru Dekretuan ezartzen denaren arabera, finantzaketa-unitate bat baino gehiago dituzten entitateek justifikatzen ahalko dute antzeko ezaugarriak dituzten zerbitzarien birtualizazioa.
EKIPAMENDUA OINARRIZKO ESKUALDEKO | ZENBATEKOA (eurotan) | ERABILTZAILEKO | LAN ESKUA | UNITATEAK |
Hari gabeko sarbide puntuak-wifi sarbideko puntu finkoa-sare pribatu/publikoa segmentatzeko aukera | 210,00 | 250,00 | 2 | |
Hub sare-azpiegituraren ekipamendua, switches-komunikazio armairua, patch panela, armairu kableatua | 400,00 | 500,00 | 2 | |
Urrutiko komunikazio seguruak-Firewall/Suebakiak-VPN lizentziak (urtebete) | 692,00 | 50,00 | 500,00 | 2 |
Zerbitzariaren oinarrizko ekipamendua-Zerbitzari fisikoa, oinarrizko ezaugarri hauekin: edo Intel Xeon edo 16 GB RAM edo Gbit sare-txartela edo TB 1eko disko-zerbitzariaren sistema eragilea-zerbitzarirako sarbide-lizentziak-ekipo lizentziak eguneratzea-SAI/UPS sistema | 4.480,00 | 172,00 | 2.000,00 | 1 |
Segurtasun kopiaren sistemak-Segurtasun kopiaren softwarea (urtebete)-Kanpoko disko gogorrak-NAS | 625,00 | 250,00 | 2 | |
Hitzaldi-aretoaren ekipamendua-Proiekzio pantaila-Bilera-aretoaren pantaila-Bideokonferentziarako kamera-Aretoko mikrofonoa eta bozgorailuak-monitorerako euskarriak | 1.900,00 | 250,00 | 2 | |
* Urrutiko komunikazio seguruen eta zerbitzarien oinarrizko ekipamenduen sailetan, lizentzia-kopurua kalkulatzeko, aintzat hartu da oinarrizko ekipo profesionalaren pertsonen kopurua. Oinarrizko ekipo profesionala osatzen duten beste pertsona batzuentzako lizentziak justifikatzen ahalko dira, lizentziako gehieneko diru-kopuru berdinarekin. | ||||
2. Gastu diruz lagungarritzat hartuko dira inolako zalantzarik gabe diruz lagundutako jardueraren izaerarekin bat datozenak, 6. oinarrian adierazitako epean hasi eta egiten badira.
3. Egindako gastutzat joko da foru agindu honetan adierazitako justifikazio epea bukatu baino lehen benetan ordaindu dena.
4. Diruz lagundutako gastuak ekipo ondasunak hornitzeko erabiltzen direnean eta 12.000 eurotik gorakoak direnean, txosten gehigarri bat aurkeztuko da, hornitzaileak hautatzeko prozedurari eta irizpideei buruzkoa, gutxienez haietako hiruri eskatutako aurrekontuekin batera.
5. Honako hauek ez dira diruz lagungarriak izanen:
–BEZa.
–Telefono operadoreak edo aparatuek funtzionatzeko beharrezkoak diren beste batzuk kontratatzea.
8. oinarria.–Dirulaguntzen bateragarritasuna eta Europako funtsen bidezko finantzaketa bikoitza prebenitzea.
Foru agindu honetan ezarritako dirulaguntzak bateragarriak dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaz besteko administrazio publikoek helburu bererako ematen dituztenekin, baita Estatuko edo nazioarteko beste erakunde publiko zein pribatu batzuek edo partikularrek ematen dituztenekin ere; aitzitik, ez da inolaz ere bateragarria izanen gastu beretarako Suspertze eta Erresilientzia Mekanismotik eta Europar Batasuneko beste programetatik finantzaketa bikoitza eskuratzea.
Diruz lagundutako jardueretarako emandako laguntzen zenbatekoak, bakarrik edo denak baturik, ezin izanen du gainditu, inola ere, jarduera horien kostuaren %100. Horretarako erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko da (eredu bat dago foru agindu honen eranskinetan).
Jasotako dirulaguntzek muga hori gainditzen badute, behar den murrizketa izanen dute deialdi honen babesean emandako laguntzek.
9. oinarria.–Eskaerak eta eskatutako dokumentazioa aurkeztea.
1. Eskaerak aurkezteko epea deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta 2023ko urriaren 31n bukatuko. Eskaerak adierazitako epetik kanpo aurkeztuz gero, ez dira onartuko.
2. Eskaerak telematikoki aurkeztuko dira, Oinarrizko Laguntzaren eta Laguntza Komunitarioaren Atalari zuzenduta. Horretarako, Administrazio Publikoaren eremurako Zerbitzuen atarian argitaratutako fitxa erabiliko da. Fitxa hori Nafarroako Atarian dago eskuragarri (www.nafarroa.eus).
Toki entitatea behin bakarrik sartuko da eskaera aurkezteko; beraz, aldez aurretik, behar bezala sinatuta izan beharko ditu oinarri honetako 3. puntuan adierazitako agiriak. "Tramitatu" botoi espezifikoa erabiliko du. Horrela, eskaera erregistratuta geratuko da. Eskaera egin ondoren, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez aurkeztuko dira agiri osagarriak.
Zuzenketak eta gastuen justifikazioa Nafarroako Atarian eginen dira baita ere (www.nafarroa.eus), Oinarrizko Laguntzaren eta Laguntza Komunitarioaren Atalari zuzenduta. Botoi espezifikoak erabiliko dira horretarako.
Entitate eskatzaileak gaitutako helbide elektronikoa (GHE) izan beharko du, deialdi honekin loturiko jakinarazpenak jaso ahal izateko.
Toki entitate batek eskaera bat baino gehiago egiten badu, espediente bakar batean tramitatuko dira.
3. Oinarrizko gizarte-zerbitzuen titularrak diren toki entitate interesdunek eskaera aurkeztuko dute eredu ofiziala kontuan hartuta. Eredu hori "Administrazio Publikoaren esparruko zerbitzuak" atarian argitaratu den fitxatik jaisten ahalko da (www.nafarroa.eus Nafarroako Ataritik sartzen ahal da) eta Oinarrizko Laguntzaren eta Laguntza Komunitarioaren Atalari zuzenduko zaizkio. Eskaeran, besteak beste, baimena emanen zaio Administrazioari kontsultatzeko ea entitateak egunean dituen indarreko xedapenek ezartzen dizkioten zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak. Entitatearen legezko ordezkariak sinatuko du, eta honako agiri hauek erantsirik aurkeztu beharko dira:
a) Eskaera orria, eredu normalizatuaren araberakoa.
b) Eranskin hauetako adierazpenak:
a. II. eranskina: betekizunak betetzeari buruzko erantzukizunpeko adierazpenaren eredua.
b. IV. eranskina: Finantzaketari buruzko erantzukizunpeko adierazpenaren eredua, non aditzera ematen baita dirulaguntzen edo hirugarrenen laguntzen bidezko finantzaketak ez duela obraren edo jarduketaren %100 gainditzen, eta ez dagoela Europar Batasuneko funtsen bidezko finantzaketa bikoitzik.
c. V. eranskina: datuak laga eta tratatzeko adierazpenaren eredua, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren (SEEP) jarduketak gauzatzearekin loturik.
d. VI. eranskina: Konpromiso-adierazpenaren eredua, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren jarduketak gauzatzeari loturik, barne hartzen dituena ekonomia zirkularraren printzipioak errespetatzeko konpromisoa eta ingurumenari kalte nabarmenik ez eragitekoa.
e. VII. eranskina: Berariazko sarbide-baimenaren eredua, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren agintarientzat.
f. VIII. eranskina: Interes-gatazka ezari buruzko adierazpen-eredua (IGEA).
c) Ordainketa aurreratua eskatuz gero, entitateak ziurtagiri bat aurkeztuko du, egiaztatzeko indarreko aurrekontuan ez zegoela deialdi honetan aurreikusitako jardueren xederako partidarik. Era berean, une horretan entitateak banku-kontuetan dituen saldoak adieraziko dira, ekitaldi horretako diruzaintzaren fluxua, edo, bestela, diruz lagundutako jarduera hasteko edo ez eteteko dirua behar dela frogatzen duen edozein agiri.
4. Ez badira eskaerarekin batera aginduzko agiriak aurkezten, instrukzio organoak entitate interesdunari eskatuko dio akatsak zuzendu ditzala gehienez ere 10 egun balioduneko epean, eta adieraziko dio, horrela egin ezean, eskaera ezetsitzat joko dela. Kasu horretan, espedientea artxibatzeko aginduko da, eta dagokionari jakinaraziko zaio, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikuluan ezarritakoarekin bat.
Orobat, instrukzio organoak deialdia ebazteko beharrezkotzat jotzen duen dokumentazio edo informazio osagarria eskatzen ahalko du noiznahi, baita oinarri hauetan eskatzen diren baldintzak goitik behera betetzen direla frogatzekoa ere.
10. oinarria.–Prozedura eta organo eskudunak.
1. Banakako ebaluazioa erabiliko da dirulaguntzak emateko, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 17.1 artikuluan adierazitako moduan.
2. Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusiko Oinarrizko Laguntzaren eta Laguntza Komunitarioaren Atalari dagokio dirulaguntzak antolatzea eta prozedura tramitatzea. Horrexek egiaztatuko du ea betetzen diren dirulaguntzak hartzeko betebeharrak, eta eskaerak banan-banan baloratuko ditu, haiek aurkezteko hurrenkerari jarraikiz. Eman beharreko kopurua lehentasunaren ordenaren arabera ebatziko da, aurrekontua agortu arte. Oinarri hauetan "instrukzio organoa" aipatzen delarik, atal horretaz ari da.
3. Laguntzak emateko prozeduraz ebazteko eskumena Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren zuzendari nagusiak izanen du.
11. oinarria.–Eskaera baloratzea eta dirulaguntzaren zenbatekoa zehaztea.
1. Instrukzio organoak, 5. eta 6. oinarriak kontuan hartuta, banaka-banaka aztertuko ditu eskaerak, haiek aurkezteko hurrenkerari jarraikiz; eta 7. oinarrian adierazitakoaren arabera zehaztuko du dirulaguntzaren zenbatekoa, bat etorriz III. eranskinarekin.
2. Oinarri arautzaile hauetako baldintzak betetzen dituzten eskaerak diruz laguntzea proposatuko da, aurrekontuaren partidaren barruan; ebazpen arrazoitua eginen da, eta eskatzaileei jakinaraziko zaie.
12. oinarria.–Prozeduraren ebazpena.
1. Dirulaguntza emateko ebazpenean edo ebazpenetan, honako hauek agertuko dira: dirulaguntzak zer entitateri esleitu zaizkien, laguntzen zenbatekoa, ordaintzeko eta justifikatzeko modua eta epea, eta gainerako eskaerak ezesteko arrazoiak, Dirulaguntzei buruzko arazoaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 21. artikuluan xedatu bezala.
2. Prozeduraren gaineko ebazpena eman eta jakinarazteko epea hiru hilabetekoa izanen da gehienez ere, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik zenbatzen hasita. Epe hori bukatutakoan berariazko ebazpenik eman ez bada, interesdunek eskaerak ezetsi egin direla ulertuko dute. Hala ere, organo eskuduna behartua dago laguntzak onartu edo ukatzeko berariazko ebazpena eman eta jakinaraztera, oinarri hauetan xedatutakoari jarraikiz.
3. Dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazteko, mezu bat bidaliko da entitateak horretarako emandako helbide elektronikora.
4. Berariazko edo presuntziozko ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoarekin.
13. oinarria.–Dirulaguntzen justifikazioa aurkezteko modua eta epea.
1. Deialdi honen entitate onuradunek egindako gastuen edo aurreratutako zenbatekoen egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte, Oinarrizko Laguntzaren eta Laguntza Komunitarioaren Atalari zuzenduta, 2023ko urriaren 31ra arte. Horretarako, Administrazio Publikoaren eremurako Zerbitzuen atarian argitaratutako fitxa erabiliko dute. Fitxa hori Nafarroako Atarian gaituko da (www.nafarroa.eus).
2. Egiaztagiri hauek aurkeztu beharko dira:
a) Egindako gastua eta erositako elementuak biltzen ditu(zt)en faktura(k), 7. oinarrian zehaztutako baldintzak egiaztatzeko dagokion deskribapen teknikoarekin.
b) Toki entitateak ordaindu duela egiaztatzen duen agiria.
c) Idazkariaren edo entitatearen fede publikoa duen pertsonaren ziurtagiria, gastuari buruzkoa, horretarako emanen den ereduaren arabera. Bertan, exekutatutako elementuen eta zenbatekoen zerrenda jasoko da, bai eta 7. oinarrian adierazitako baldintzak betetzen direla ere.
3. Justifikazioak partzialak edo behin betikoak izaten ahalko dira. Justifikazio partzialen kasuan, aurreko dokumentazioaz gain, idazkariaren edo entitatearen fede publikoa duen pertsonaren ziurtagiri bat aurkeztu beharko da, egindako gastu guztien zerrenda biltzen duena.
4. Dirulaguntza aldez aurretik ematen bada baina ez bada aurkezten horren inguruko justifikazio agiririk, entitateak ordainketa hori itzuli beharko du.
14. oinarria.–Emandako dirulaguntzaren ordainketa.
1. Oro har, ordainketa eginen da entitate onuradunek justifikatzen dutenean bai jarduera bai egindako gastua foru agindu honetan ezarritako epe eta baldintzetan egin direla. Ordainketa partzialik egotera, horiek ordainduko dira kasuan kasuko gastuak justifikatu ondotik.
2. Ordainketa aurreratua egitea bidezkoa den kasuetan, honela jokatuko da:
a) Ematen den dirulaguntza 60.000 eurokoa edo txikiagoa baldin bada, ordainketa bakarrean ordainduko da dena, aurrerakin gisa.
b) Onarturiko dirulaguntza 60.000 eurotik gorakoa bada, honela ordainduko da: zenbateko osoaren %50, lehen ordainketan, eta beste %50, egindako gastuak justifikatu ondoren.
15. oinarria.–Entitate onuradunen betebeharrak.
1. Dirulaguntza jasotzen duten onuradunek honako betebehar hauek izanen dituzte:
a) Dirulaguntzaren xedea oinarri arautzaile hauetan ezarritako moduan eta epeetan egitea eta justifikatzea. Ez da kontzeptu horrengatik esleitutako funtsik erabiltzen ahalko dirulaguntza ematea eragin zuten helburuez bestelako helburuetarako.
b) Diruz lagundutako jarduketak gauzatu direla eta horietan izandako gastu guztiak justifikatzea 13. oinarrian adierazitako frogagiriak aurkeztuz.
c) Laguntza ematen duen organoak eta indarra duen antolamendu juridikoaren arabera eskudun diren bestelako organoek egin beharreko egiaztapen lanak onartzea.
d) Diruz lagundutako jardueraren frogagiriak gordetzea, dokumentu elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrol lanen xede izan daitezkeen bitartean.
d) Helburu bererako beste dirulaguntza batzuk eskatu eta/edo lortu badira, horren berri ematea dirulaguntzak ematen dituen organoari. Jakin bezain laster emanen da horren berri, eta betiere jasotako funtsak zertan erabili diren justifikatu baino lehen.
e) Jasotako funtsak itzultzea, proiektua gauzatu ezin bada edo dirulaguntza ematean ezarritako baldintzak betetzen ez badira, edo, hala badagokio, aplikatzekoa den legeriaren arabera justifikatu ez den zatia.
f) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak onuradunei ezartzen dizkien betebehar orokorrak.
2. Oinarri arautzaile hauetan edo Dirulaguntzei buruzko Foru Legean ezarritako betebeharren bat bete ezean, onartutako dirulaguntza jasotzeko eskubidea galduko da, edo, kasua bada, hori itzuli beharko da, foru lege horren 35. artikuluan xedatutakoarekin bat.
16. oinarria.–Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoari eta Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planari lotutako betebeharrak.
1. Dagokien laguntza onartutakoan, onuradunek Eskubide Sozialetako Departamentuarengandik zein bestelako organo edo agintari eskudunengandik jasotako jarraibideei men egiteko konpromisoa hartzen dute, berariaz, jarraibide horiek zerikusia dutenean hala Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa nola Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana gauzatu edo kudeatzeko onets litekeen edozein araurekin, izan Europar Batasunekoa edo Estatukoa. Horretarako, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren 22.2.d) artikulua betetzeko eskatzen zaizkien datuak eta informazioa eman beharko dituzte.
2. Mekanismoak ezarri beharko dituzte bermatzeko garatu beharreko jarduketak lagungarriak direla Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren helburu eta konpromisoak lortzeari begira, eta kasuan-kasuan beharrezkoa den informazioa emanen dute, plan horren adierazle, mugarri eta helburuen balioa zehazteko.
3. Irailaren 29ko HFP/1030/2021 Aginduaren 6. eta 7. artikuluekin bat etorrita, neurriak hartu beharko dituzte iruzurra eta ustelkeria prebenitu, atzeman eta zuzentzeko, bai eta interes-gatazkak eta finantzaketa bikoitza (proiektuak gauzatzeko prozeduretan) ekiditeko ere.
4. Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren bidez finantzatutako dirulaguntzaren dokumentazioa gorde eta zaindu beharko dute, Europar Batasunaren aurrekontu orokorrari aplika dakizkiokeen finantza-arauei buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2018ko uztailaren 18ko 2018/1046 (EB, Euratom) Erregelamenduaren 132. artikuluari jarraikiz. Bere gain hartuko dute auditoretzako arrasto egokia mantentzeko ardura eta euskarri den dokumentazioa gordetzeko betebeharra.
Gorde beharko dituzte egindako jarduketaren eta jasotako funtsen erabilerari buruzko jatorrizko frogagiriak, egiaztatze eta kontrol lanen xede izaten ahal diren neurrian. Kontabilitate-agiriak, erregistroak eta dirulaguntzaren baldintzak betetzearekin zerikusia duten agiriak oro, azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 14.1.g) artikuluan aipatzen direnak, hamar urtez gorde beharko dira, dirulaguntza noiz eman eta hortik aitzina.
5. Entitate onuradunek men egin beharko diete Eskubide Sozialetako Departamentuak, Europako Funtsen Idazkaritza Nagusiak, Estatuko Administrazioaren Kontu-hartzailetza Nagusiak, Kontuen Auzitegiak eta Europako Batzordeko kontrol- eta fiskalizazio-organoek egin ditzaketen bestelako egiaztapen-jarduketei eta finantza-kontrolekoei, edo Estatuko zein Europar Batasuneko kontrol-organo zein -agintari eskudunek egin ditzaketenei, betiere bat etorriz Europako funtsekin kofinantzatutako laguntzen kudeaketari aplikatu beharreko arauetan ezarritakoarekin; horretarako, eskatzen zaien informazio guztia eman beharko dute, eta ahalegin guztiaz jardunen dira, elkarlanean, hala Estatuko nola Europar Batasuneko finantza-interesak babestearen alde, eta aipatu organo eta agintari horiei informazioaren gaineko eskubidea eta sarbidea emanen diete.
Dirulaguntza emateko nahitaezkoa izanen da onuradunek konpromisoa hartzea, idatziz, informazioaren gainean behar diren eskubideak eta sarbideak lagatzeko, bermatze aldera Europako Batzordeak, Iruzurraren aurka Borrokatzeko Europako Bulegoak (OLAF), Europako Kontuen Auzitegiak, Europako Fiskaltzak eta Estatuko agintaritza eskudunek beren egitekoak egin ditzaketela, hori guztia Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren 22. artikuluko 2. apartatuaren e) letran ezarritakoarekin bat. Horretarako, eskatzaileek foru agindu honen V. eranskina bete beharko dute, eta eskaerarekin batera aurkeztu.
6. Onuradunek bete beharko dituzte agintari eskudunek Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren finantzaketari loturik ezartzen dizkieten informazio- eta publikotasun-betebeharrak, eta, zehazki, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren 34.2 artikuluan ezarritako informazio-, komunikazio- eta publizitate-betebeharrak, eta irailaren 29ko HFP/1030/2021 Aginduaren 9. artikuluan ezarritakoa, deialdi honen 27. oinarrian adierazitakoarekin bat.
7. "Kalte nabarmenik ez eragiteko" printzipioa betetzea. Hondakinen kudeaketa zuzenaren ziurtagiria. Diruz lagundutako proiektuek bermatu beharko dute goitik behera betetzen dituztela, batetik, "ingurumenari kalte nabarmenik ez eragiteko" printzipioa (do no significant harm –DNSH–), eta, bestetik, helburu klimatiko eta digitalak, hala ezarrita baitago Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planean (ministroen kontseiluak 2021eko apirilaren 27an onetsia), Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa ezartzen duen otsailaren 12ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021/241 (EB) Erregelamenduan, irailaren 29ko HFP/1030/2021 Aginduaren 5. artikuluan, eta azkenik, Espainiako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren proiektuak diseinatu eta gauzatzeko ebaluazioa onesten duen Kontseiluaren Gauzatze Erabakiaren Proposamenean.
Nolanahi ere, entitate onuradunek aurreikusiko dituzte, alde batetik, kalte nabarmenik ez eragiteko printzipioa ("do no significant harm" printzipioa, DNSH) betetzen dela egiaztatzeko tresnak, eta, bestetik, printzipio hori ezartzen dela bermatzeko zuzenketa neurriak, eta horren berri jasoko dute dirulaguntzaren justifikazio memorian. Zehazki, erosten diren ekipoek bete eginen dituzte 2009/125/EE Zuzentarauak zerbitzarientzat eta datuak biltegiratzeko produktuentzat ez ezik, ordenagailuentzat eta ordenagailuen edo pantaila elektronikoen zerbitzarientzat ere ezarritako energia kontsumoarekin lotutako baldintzak. Erabiltzen diren ekipoek ez dituzte edukiko 2011/65/EB Zuzentarauaren II. eranskinean zerrendatutako substantzia mugatuak, material homogeneoen pisuaren kontzentrazio balioek eranskin horretan zerrendatutakoak gainditzen ez dituztenean izan ezik. Ekipoak beren balio-bizitzaren amaierara iristen direnean, berrerabiltze, berreskuratze edo birziklatze eragiketetarako prestatuko dira, edo tratamendu egokia emanen zaie, barne hartuta fluido guztiak ezabatzea eta gaikako tratamendua egitea, 2012/19/EB Zuzentarauaren VII. eranskinaren arabera.
7. Funtsen erabilerari lotutako auditoretza- eta kontrol-ondorioetarako, eta Suspertze eta Erresilientzia Planaren esparruan eraberritze-jarduketetara eta inbertsio-proiektuetara bideratutako neurriei loturik, onuradunek Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiaren esku jarri beharko dute funtsen amaierako hartzailearen datuen informazioa, onuraduna bera ez denean, eta kontratisten gaineko informazioa, amaierako hartzailea adjudikazio-boterea denean, hori guztia betetzeko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren 22. artikuluko 2. apartatuan eta irailaren 29ko HFP/1030/2021 Aginduaren 8. artikuluan xedatutakoa. Informazio horrek irailaren 29ko HFP/1030/2021 Aginduaren 10. artikuluarekin bat etorrita egon beharko du eskuragarri.
17. oinarria.–Dirulaguntzak itzultzea.
1. Oinarri hauek hizpide dituzten dirulaguntzek Dirulaguntzei buruzko Foru Legean laguntzak itzultzeko ezarritako araubideari eta Foru Komunitateko Administrazioak ematen dituen dirulaguntzei aplika dakizkiekeen gainerako xedapenei jarraituko diete.
2. Jasotako dirua itzuli beharko da, kasuan kasuko berandutze-interesarekin, Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 35. artikuluan aurreikusitako inguruabarretako bat gertatzen bada.
Halaber, deialdi honetan jasotako funtsak itzuli beharko dira Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa ezartzen duen Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren printzipioak eta betebeharrak edo haren ondoriozko edozein alderdi betetzen ez bada, baita aplikagarri diren Europar Batasuneko gainerako arauetan ezarritakoa betetzen ez bada, eta, bereziki, "kalte nabarmenik ez eragitea" printzipioa urratzen bada.
3. Dirulaguntza itzultzeko, dirulaguntzaren organo emaileak ebazpena eman beharko du, dagokion espedientearen instrukzioaren bitartez; horrek ekarriko du jasotako dirulaguntza itzultzea, bai eta kasuan kasuko berandutze-interesak ordaintzea ere, dirulaguntza ordaindu denetik hura itzultzea bidezkoa dela erabaki arteko epeari dagozkionak.
18. oinarria.–Iruzurra, ustelkeria eta interes-gatazkak prebenitzeko, atzemateko eta zuzentzeko neurriak.
1. Dirulaguntza hauek emateko prozeduraren edozein fasetan parte hartzen duten pertsona guztiek, baldin eta edozein organoren, laguntzen entitate kudeatzailearen, gauzatzailearen edo onuradunaren menpe edo haren ordezkari gisa jarduten badira, zinpeko deklarazio bat egin beharko dute, zein bere esparruan, aditzera emateko dirulaguntza honen xedeko funtsak aplikatzekoak diren arauekin bat erabili direla, zehazki iruzurra, ustelkeria eta interes-gatazkak prebenitu, atzeman eta zuzentzeari dagokionez.
2. Dirulaguntza eskatu duten toki entitate eskatzaileak zeintzuk diren jakiten denean, instrukzio-unitateak espedientearen tramitazioan eta kudeaketan parte hartuko duten langile publikoak interpelatuko ditu, baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan ezarritako arrazoiren batek ukitzen baditu, eta, hortaz, abstenitu beharra badute.
Instrukzio-organoaren ondorengo bileretara bertaratzen den parte-hartzailerik badago, haiek ere interpelatuko dira.
Administrazioaz kanpoko teknikariak izendatu badira instrukzio-organoari aholku emateko, teknikari horiek abstenitzeko arrazoirik ezari buruzko adierazpen bat aurkeztu beharko diote espedientearen arduradunari edo idazkari-lanetan dabilenari.
3. Balizko interes-gatazka dagoela ulertuko da, eta, hortaz, abstenitzeko beharra, honako inguruabar hauek gertatzen direnean, gutxienez:
a) Laguntza edo finantzaketa jaso izana, aurreko bi urteetan, ikerketa baterako edo ikerketa baten esparruan.
b) Lan-harremana edukitzea, edo azken bi urteetan eduki izana, aholkulari-lanetan, kasuan kasuko osasun-industriako konpainia batekin.
c) Akzioduna izatea edo interes ekonomikoak edukitzea kasuan kasuko entitate onuradunen batean, edo aurreko bi urteetan akzioduna izandakoa izatea.
d) Laugarren gradurainoko odol-ahaidetasuna izatea, edo bigarren gradurainoko ezkontza-ahaidetasuna, prozeduran esku hartzen duten interesdunekin, entitate interesdunen administratzaileekin, aholkulariekin, mandatariekin edo, legezko ordezkariekin.
4. Eztabaida eta bozketa zehatz batean parte hartzeari begira, espedientearen tramitazioan eta kudeaketan parte hartzen duen edozeinek zalantzarik badu abstenitzea bidezko egiten duten inguruabarren existentziari buruz (aurreko puntuan eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan ezarritakoak), horren berri ematen ahalko dio idazkari-eginkizunetarako izendatutako pertsonari, instrukzio-organoari jakinaraz diezaion eta organo horrek erabaki dezan.
19. oinarria.–Emandako laguntzen publizitatea.
Deialdi honen ondoriozko jarduketen publizitatea egitean, edozein dela bitartekoa, bai eta entitate adjudikaziodunek erabiltzen duten dokumentazio guztian ere, berariaz adierazi beharko da jarduketak finantzatuak izan direla Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren eta Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren kargura, bat etorriz Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana kudeatzeko sistema taxutzen duen irailaren 29ko HFP/1030/2021 Aginduaren 9. artikuluan ezarritakoarekin.
Hori horrela, zerbitzu horren esparruan sortzen den edozein euskarri fisiko edo digitaletan gutxieneko publizitatea egin beharko da, eta honakoa agertu, zuzen eta nabarmen:
Europar Batasunaren ikurra, finantzaketari buruzko deklarazio egokiarekin (tokiko hizkuntzetara itzulita, beharrezkoa denean), hauxe esanen duena: "Europar Batasuna-NextGeneration EU"k finantzatua, esteka honetan dagoena: https://europa.eu/european-union/about-eu/symbols/flag_es. Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren logoa, esteka honetan eskuragarri: https://planderecuperacion.gob.es/identidad-visual.
Entitate onuradunek betebehar hori bete izana justifikatzeko konpromisoa hartuko dute, eta horretarako aurkeztuko dute dokumentazioa, egiaztatzen duena egindako hedapen-kanpainetan ikusgarritasuna eman zaiela Nafarroako Foru Komunitateari, Espainiako Gobernuari eta NextGenerationEU Suspertzerako Europako Bitartekoari.
Halaber, jarduketek behar bezala identifikaturik egon beharko dute, bat etorriz Gizarte Gaietako kontseilariak uztailaren 2an emandako 212/2010 Foru Aginduaren 4. artikuluan aintzat hartzen diren informazio-, komunikazio- eta publizitate-betebeharrekin.
20. oinarria.–Arau-hausteak eta zehapenak.
Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzen onuradun diren entitateak Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 42. artikuluan eta hurrengoetan dirulaguntzen arloko arau-hauste administratiboei buruz ezarritako zehapen araubidearen menpe egonen dira, eta han ezarritako erantzukizunak izanen dituzte.
Dirulaguntzen arloko zehapenak erregelamendu bidez finkatzen den prozeduraren arabera ezarriko dira, edo, halakorik izan ezean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz.
21. oinarria.–Deialdiaren eta oinarri arautzaileen kontra bidezkoak diren administrazio errekurtsoak.
Deialdi honen eta bere oinarri arautzaileen kontra bidezkoa da gora jotzeko errekurtsoa aurkeztea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoarekin.
II. ERANSKINA.–BETEKIZUNAK BETETZEARI BURUZKO ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA
Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen titular diren toki entitateei dirulaguntzak emateko deialdia, banakako ebaluazio araubidean, beren sistema informatikoen euskarri fisikoko eta informatikako elementuetan egindako inbertsioen bidez modernizazio digitala egiteko. Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren (SEEP) "C22.I2 Gizarte Zerbitzuak Modernizatzeko Plana" osagaiaren esparruan eginen da, eta Europar Batasunaren Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren bitartez finantzatuko da plana.
Izen-abizenak:.....................................................................................................................................
Nortasun agiri nazionalaren zk.: ................................
Entitate honen legezko ordezkari gisa: ............................................................. IFK:..............................
Helbidea: ....................................................................................................................................... Eta ondoko posta elektronikoko helbidea duena jakinarazpenetarako: ..............................................
Bere erantzukizunpean adierazten du:
Eskaeran eta harekin batera aurkeztutako agirietan agertzen diren datu guztiak egiazkoak direla.
Entitateak deialdiaren oinarriak onartzen dituela, laguntzarako eskubidea aitortua izan dakion behar diren betekizunak betetzen dituela eta hori frogatzeko agiriak dituela; agiriok Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusiari emanen zaizkio, eskatzen zaionean.
Entitateak ez duela urratzen Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan onuradun izateko ezarritako ezein debekurik.
(Nolanahi ere, eskatzaileak berariaz uka dezake baimena, eta kasu horretan kasuan kasuko egiaztagiriak aurkeztu beharko ditu).
..........................................(e)n, 2023ko...............................aren........(e)(a)n
(Legezko ordezkariaren sinadura eta entitatearen zigilua)
III. ERANSKINA.–FINANTZATUKO DEN GEHIENEKO MODULUA OINARRIZKO ESKUALDEKO
SSB (1) | GL | GH | ADM | FL | ESKANERRA (2) | GEHIENEKO |
Allo | 2 | 1 | 1 | 4 | 1 | 12.233,76 |
Altsasu | 3 | 1 | 1 | 4 | 2 | 19.249,91 |
Antzin Ameskoa | 2 | 1 | 1 | 4 | 1 | 11.330,38 |
Agoitz | 2 | 1 | 1 | 3 | 2 | 17.008,16 |
Aranguren | 4 | 2 | 2 | 5 | 0 | 21.332,06 |
Artaxoa | 2 | 1 | 1 | 3 | 0 | 13.984,19 |
Auritz | 1 | 1 | 1 | 4 | 0 | 8.355,23 |
Barañain | 6 | 2 | 2 | 4 | 2 | 32.525,92 |
Berriozar | 6 | 4 | 3 | 9 | 0 | 35.684,42 |
Buñuel | 5 | 2 | 2 | 5 | 2 | 32.771,09 |
Burlata | 6 | 2 | 2 | 6 | 1 | 30.346,51 |
Zarrakaztelu | 2 | 1 | 1 | 4 | 0 | 8.577,12 |
Cascante | 3 | 1 | 1 | 5 | 0 | 5.648,78 |
Cintruénigo | 3 | 2 | 1 | 4 | 0 | 3.699,07 |
Zizur | 4 | 2 | 2 | 6 | 0 | 11.572,43 |
Corella | 4 | 2 | 2 | 5 | 1 | 20.793,63 |
Doneztebe | 2 | 1 | 1 | 4 | 0 | 12.095,21 |
Eguesibar | 4 | 4 | 2 | 5 | 0 | 14.820,00 |
Elizondo | 2 | 1 | 1 | 4 | 2 | 13.083,54 |
Lizarra | 6 | 2 | 2 | 5 | 0 | 29.257,57 |
Etxarri Aranatz | 2 | 2 | 1 | 3 | 0 | 19.152,45 |
Uharte | 3 | 1 | 1 | 4 | 2 | 13.112,98 |
Irurtzun | 3 | 1 | 1 | 4 | 0 | 3.787,04 |
Izaba | 1 | 1 | 1 | 4 | 2 | 9.083,20 |
Leitza | 2 | 1 | 1 | 4 | 0 | 7.314,30 |
Lesaka | 2 | 2 | 1 | 4 | 0 | 11.082,87 |
Lodosa | 3 | 1 | 1 | 3 | 1 | 16.675,27 |
Los Arcos | 1 | 1 | 1 | 4 | 1 | 9.480,35 |
Noain | 4 | 4 | 2 | 5 | 2 | 21.570,26 |
Erriberri | 3 | 1 | 1 | 4 | 0 | 4.706,87 |
Orkoien | 1 | 2 | 1 | 3 | 2 | 14.404,99 |
Iruña | 72 | 19 | 26 | 65 | 13 | 264.594,41 |
Azkoien | 3 | 3 | 2 | 5 | 2 | 17.957,26 |
Gares | 2 | 2 | 1 | 4 | 0 | 6.589,51 |
Zaraitzu | 2 | 0 | 1 | 4 | 2 | 11.697,66 |
San Adrián | 4 | 2 | 1 | 5 | 0 | 15.762,87 |
Zangoza | 2 | 2 | 1 | 4 | 2 | 14.580,72 |
Tafalla | 4 | 2 | 2 | 5 | 0 | 13.614,43 |
Tutera | 11 | 4 | 4 | 11 | 0 | 40.006,73 |
Ultzama | 1 | 2 | 1 | 4 | 2 | 10.339,66 |
Valtierra | 4 | 2 | 2 | 5 | 2 | 20.228,63 |
Viana | 2 | 1 | 1 | 4 | 0 | 8.370,33 |
Villatuerta | 2 | 1 | 1 | 4 | 1 | 12.489,58 |
Atarrabia | 3 | 2 | 1 | 5 | 1 | 15.417,62 |
ADM (administraria), GL (gizarte-langilea), GH (gizarte-hezitzailea), FL (familia-langilea) | 936.388,97 | |||||
(1) Figura profesionalen araberako modulua ezarri da 2021ean diruz lagundu zen oinarrizko ekipo profesionala kontuan hartuta, Eskubide Sozialetako Departamentuaren eta oinarrizko gizarte-zerbitzuaren titularra den toki entitatearen arteko lankidetza-hitzarmenaren 2021eko adendak dioena eta uztailaren 15eko 48/2020 Foru Dekretuaren I. eranskinak ezartzen duena aintzat hartuz. Finantzatu beharreko modulua kalkulatzeko, profil profesionalaren eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren arabera finantzatutako jardunaldi profesionalen kopurua egokitu da 2021ean, %100etik beherako lanaldien kasuan gorantz biribilduta. Gehieneko dirulaguntza kalkulatu da 2022an, ekainaren 14ko 303E/2022 deialdian ordaindu zen kopurua kontuan hartuta. (2) Modulua finantzaketa unitateen arabera ezarri da (48/2020 Foru Dekretua, uztailaren 15ekoa, zeinaren bidez arautzen baitira Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen oinarrizko programak eta finantzaketa sistema, 10. artikulua). Eskanerreko kopurua kalkulatu da 2022an, ekainaren 14ko 303E/2022 deialdian ordaindu zen kopurua kontuan hartuta. | ||||||
IV. ERANSKINA.–FINANTZAKETARI BURUZKO ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA, ADITZERA EMATEN DUENA DIRULAGUNTZEN EDO HIRUGARRENEN LAGUNTZEN BIDEZKO FINANTZAKETAK EZ DUELA OBRAREN EDO JARDUKETAREN %100 GAINDITZEN ETA EZ DAGOELA EUROPAR BATASUNEKO FUNTSEN BIDEZKO FINANTZAKETA BIKOITZIK
Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen titular diren toki entitateei dirulaguntzak emateko deialdia, banakako ebaluazio araubidean, beren sistema informatikoen euskarri fisikoko eta egiturazko informatikoko elementuetan egindako inbertsioen bidez modernizazio digitala egiteko. Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren (SEEP) "C22.I2 Gizarte Zerbitzuak Modernizatzeko Plana" osagaiaren esparruan eginen da, eta Europar Batasunaren Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren bitartez finantzatuko da plana.
Izen-abizenak: ....................................................................................................................................
Nortasun agiri nazionalaren zk.: ................................
Entitate honen legezko ordezkari gisa: .......................................................... IFK: .................................
Helbidea: ...........................................................................................................................................
Bere erantzukizunpean adierazten du:
Ez dela Europako bestelako funtsetatik eratorritako inolako dirulaguntza edo laguntzaren onuradun izan deialdi honetan aurreikusitako jarduketa diruz lagungarrietarako, eta hirugarrenen laguntzak edo dirulaguntzak baturik jasotako kopuruak (deialdi honetakoa barne) ez duela obraren edo jarduketaren kostuaren %100 gainditzen.
2023ko ...............................aren .................................(a)n
(Legezko ordezkariaren sinadura eta entitatearen zigilua)
V. ERANSKINA.–ADIERAZPEN EREDUA, SUSPERTZE, ERALDATZE ETA ERRESILIENTZIA PLANAREN (SEEP) JARDUKETAK GAUZATZEAREKIN LOTURIKO DATUAK LAGATZEARI ETA TRATATZEARI BURUZKOA
Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen titular diren toki entitateei dirulaguntzak emateko deialdia, banakako ebaluazio araubidean, beren sistema informatikoen euskarri fisikoko eta egiturazko informatikoko elementuetan egindako inbertsioen bidez modernizazio digitala egiteko. Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren (SEEP) "C22.I2 Gizarte Zerbitzuak Modernizatzeko Plana" osagaiaren esparruan eginen da, eta Europar Batasunaren Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren bitartez finantzatuko da plana.
Izen-abizenak: ...................................................................................................................................
Nortasun agiri nazionalaren zk.: ................................
Entitate honen legezko ordezkari gisa: ........................................................... IFK: .................................
Helbidea: ............................................................"Zaintzen ekonomiarako talka-plana eta berdintasun- eta inklusio-politiken indartzea" delako 22. osagaian definitutako helburuak lortzeari begirako jarduketen garapenean, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planean jatorri duten baliabideez finantzatutako laguntzen onuraduna da / kontratista edo azpikontratista da, eta adierazten du aplikagarri den araudia ezagutzen duela, zehazki Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa ezartzen duen Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren 22. artikuluaren honako apartatu hauek:
1. 2. apartatuko d) letra: «Suspertze eta Erresilientzia Planaren esparruan, honako datu-kategoria bateratu hauek biltzea, bilaketak egitea ahalbidetuko duen formatu elektroniko batean eta datu-base bakar batean, erreformak eta inbertsio-proiektuak gauzatzeko neurriei dagokienez, funtsen erabileraren auditoretza eta kontrola egiteko:
i. Funtsen azken hartzailearen izena;
ii. Kontratistaren eta azpikontratistaren izenak, baldin eta funtsen azken hartzailea adjudikazio-botere bat bada, kontratazio publikoaren arloko Batasuneko edo Estatuko zuzenbidearen arabera;
iii. Funtsen benetako hartzaileen edo kontratistaren izen-abizenak eta jaiotza-datak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2015/849 (EB) Zuzentarauaren (26) 3. artikuluko 6. puntuan definitzen denaren arabera;
iv. Suspertze eta erresilientzia planaren esparruan eraberritze- eta inbertsio-proiektuak gauzatzeko neurrien zerrenda, neurri horien finantzaketa publikoaren guztizko zenbatekoarekin batera, eta Mekanismoaren eta Batasuneko beste funts batzuen esparruan ordaindutako funtsen zenbatekoa adierazita».
2. 3. apartatua: «Artikulu honetako 2. apartatuko d) letran aipatutako datu pertsonalak estatu kideek eta Batzordeak baino ez dituzte tratatuko, aurrekontu-kudeaketaren onespenari eta 15. artikuluko 2. apartatuan eta 23. artikuluko 1. apartatuan aipatutako akordioen aplikazioari lotutako funtsen erabilerari dagozkien kontrol-prozedurei buruzko auditoretzaren ondorioetarako eta auditoretza horrek iraun bitartean. Batzordearen kudeaketa onesteko prozeduraren esparruan, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 319. artikuluarekin bat etorrita, Mekanismoak txostenak aurkeztu beharko ditu Finantza Erregelamenduaren 247. artikuluan aipatutako finantza-informazioaren eta kontu-ematearen esparruan, eta, zehazki, bereizita, kudeaketari eta errendimenduari buruzko urteko txostenean».
Azaldutako esparru juridikoarekin bat, datuak lagatzeko eta tratatzeko adostasuna adierazten du, aipatutako artikuluetan berariaz zerrendatutako helburuetarako.
(Legezko ordezkariaren sinadura eta entitatearen zigilua)
VI. ERANSKINA.–ADIERAZPEN EREDUA, SUSPERTZE, ERALDATZE ETA ERRESILIENTZIA PLANAREN (SEEP) JARDUKETAK GAUZATZEKO KONPROMISOARI BURUZKOA
Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen titular diren toki entitateei dirulaguntzak emateko deialdia, banakako ebaluazio araubidean, beren sistema informatikoen euskarri fisikoko elementuetan egindako inbertsioen bidez modernizazio digitala egiteko. Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren (SEEP) "C22.I2 Gizarte Zerbitzuak Modernizatzeko Plana" osagaiaren esparruan eginen da, eta Europar Batasunaren Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren bitartez finantzatuko da plana.
Izen-abizenak: ....................................................................................................................................(NANa: …………………..…..), ………………………………………………………………………….. entitateko ........ Organoaren titularra den aldetik (egoitza fiskala: ……………….……………………………………………………………….), zeina Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planetik (SEEP) datozen baliabideekin finantzatutako laguntzen organo arduraduna / organo kudeatzailea / onuraduna baita / zeinak kontratista / azpikontratista gisa parte hartuko baitu, 22. osagaian ("Zaintzen ekonomiarako talka-plana eta berdintasun- eta inklusio-politiken indartzea") zehaztutako helburuak lortzeko beharrezkoak diren jarduketen garapenean, aditzera ematen du ordezkatzen duen pertsonak / entitateak konpromisoa duela, konpromiso zorrotza eduki ere, arau juridikoak, etikoak eta moralak hertsiki betetzeko, eta, horretarako, behar diren neurriak hartuko dituela iruzurra, ustelkeria eta interes-gatazkak prebenitu eta atzemateko, eta, kasua bada, bidezko den agintariari jakinaraziko dizkiola atzemandako ez-betetzeak.
Horrez gain, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren edukiari kasu eginez, plan horren esparruan egiten diren jarduketak gauzatzean ekonomia zirkularraren printzipioa eta ingurumenari kalte nabarmenik ez eragiteko printzipioa («DNSH» sigla ingelesez, «do no significant harm») errespetatzeko konpromisoa hartzen du. Gainera, adierazten du ez dagoela finantzaketa bikoitzik, eta, kasua bada, ez duela estatuen laguntzen araubidearekiko bateraezintasun arriskuaren berri.
(Legezko ordezkariaren sinadura eta entitatearen zigilua)
VII. ERANSKINA.–BERARIAZKO BAIMENA SARBIDEA EMATEKO SUSPERTZE, ERALDATZE ETA ERRESILIENTZIA PLANEKO AGINTARIEI
Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen titular diren toki entitateei dirulaguntzak emateko deialdia, banakako ebaluazio araubidean, beren sistema informatikoen euskarri fisikoko elementuetan egindako inbertsioen bidez modernizazio digitala egiteko. Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren (SEEP) "C22.I2 Gizarte Zerbitzuak Modernizatzeko Plana" osagaiaren esparruan eginen da, eta Europar Batasunaren Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren bitartez finantzatuko da plana.
Izen-abizenak: ....................................................................................................................................
(Zer organotakoa den).................................... Organoko: .................................(kargua) den aldetik
Entitate horren izenean eta hura ordezkatuz aritzeko nahikoa ahalmena dauka, eta honen bidez,
Behar diren eskubideak eta sarbideak ematen ditu bermatzeko Europako Batzordeak, Iruzurraren aurka Borrokatzeko Europako Bulegoak, Europako Kontuen Auzitegiak, Europako Fiskaltzak eta Estatuko agintari eskudunek beren eskumeneko eginkizunak eginen dituztela Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren laguntzei loturik.
Halaber, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren 22.2.e) artikuluan aurreikusitako baimena ematen du, berariaz eman ere.
(Legezko ordezkariaren sinadura eta entitatearen zigilua)
VIII. ERANSKINA.–INTERES-GATAZKA EZARI BURUZKO ADIERAZPEN-EREDUA (IGEA)
Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen titular diren toki entitateei dirulaguntzak emateko deialdia, banakako ebaluazio araubidean, beren sistema informatikoen euskarri fisikoko elementuetan egindako inbertsioen bidez modernizazio digitala egiteko. Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren (SEEP) "C22.I2 Gizarte Zerbitzuak Modernizatzeko Plana" osagaiaren esparruan eginen da, eta Europar Batasunaren Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren bitartez finantzatuko da plana.
Inpartzialtasuna bermatu dadin goian aipatutako dirulaguntzaren prozeduran, behean sinatzen dutenek, espedientea prestatzeko eta izapidetzeko prozesuan parte hartzen duten aldetik, honako hau adierazten dute:
Lehenengoa.–Honako hauen berri dutela:
1. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren uztailaren 18ko 2018/1046 (EB, Euratom) Erregelamenduak (EBko finantza-erregelamendua) 61.3 artikuluan ("Interes-gatazka") ezartzen duenez, interes gatazka egonen da funtzioen betetze inpartziala eta objektiboa arriskuan jartzen denean arrazoi familiarrengatik, afektiboengatik, kidetasun politiko edo nazionalengatik, interes ekonomikoengatik edo interes pertsonaleko zuzeneko edo zeharkako edozein arrazoirengatik.
2. Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Foru Legearen 64. artikuluaren (Ustelkeriaren aurkako borroka eta interes gatazkak prebenitzea) helburua da lehiaren edozein distortsio saihestea, prozeduraren gardentasuna bermatzea eta hautagai eta lizitatzaile guztiei tratu-berdintasuna bermatzea.
3. Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluak (Abstenitzea) ezartzen duenez, prozeduran esku hartzetik abstenituko dira hurrengo apartatuan adierazitako egoeraren batean dauden administrazioetako agintari eta langileak:
a) Interes pertsonala izatea aztertuko den gaian edo besteren batean, baldin eta horren ebazpenak eragin badiezaioke; sozietate edo entitate interesdunen bateko administratzaile izatea, edo interesdunen batekin ebatzi gabeko auziren bat izatea.
b) Ezkontza-lotura edo antzeko egitatezko egoera izatea, eta ahaidetasuna izatea, laugarren gradurainoko odolkidetasunezkoa edo bigarren gradurainoko ezkontza-ahaidetasunezkoa, interesdunetako edozeinekin, entitate edo sozietate interesdunen bateko administratzaileekin, bai eta prozeduran esku hartzen duten aholkulari, legezko ordezkari edo mandatariekin ere, edo haien bulego berekoa izatea edo haiekin elkartuta egotea aholkularitza, ordezkaritza edo mandataritzarako.
c) Aurreko letran aipaturiko pertsonetakoren batekin adiskidetasun mina edo ikusiezin nabarmena izatea.
d) Dagokion prozeduran aditu edo lekuko gisa parte hartua izatea.
e) Gaian zuzeneko interesa duen pertsona fisiko edo juridikoren batekin zerbitzu harremana izatea edo pertsona horri, azken bi urteetan, zerbitzu profesionalak eskaini izana, edozein motatakoak eta edozein baldintza eta tokitan.
Bigarrena.–Ez daudela EBko Finantza Erregelamenduaren 61.3 artikuluan adierazitako interes-gatazkatzat har daitekeen inolako egoeratan, eta ez daudela Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23.2 artikuluan jasotako abstentzio-kausarik, dirulaguntza emateko prozedurari eragin diezaiokeenik.
Hirugarrena.–Konpromisoa hartzen dutela geroratu gabe jakinarazteko ebaluazio-batzordeari egoera hori dakarren edo ekar dezakeen edozein interes-gatazka edo abstentzio-kausa.
Laugarrena.–Badakitela ezen, adierazten bada interes-gatazkarik ez dagoela eta frogatzen bada hori faltsua dela, horrek aplikatu beharreko araudiak ezartzen dituen ondorioak izanen dituela diziplina, administrazio edo justizia aldetik.
(Legezko ordezkariaren sinadura eta entitatearen zigilua)
Iragarkiaren kodea: F2309580
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
