2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UHARTE ARAKIL
Udalkideen ordainsariak eta dedikazio araubidea
Uharte Arakilgo Udalak, 2023ko uztailaren 4an egin osoko bilkura berezian, bertzeak bertze, honako erabaki hau hartu zuen:
Kontuan izanik Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikulua, eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 13. artikuluan ezarriarekin bat (udalbatzetako kideen dedikazioari eta ordainsariei buruzkoa).
Aho batez onetsi da hautetsiendako esleipen ekonomikoaren honako banaketa hau:
Lehenengoa.–Osoko bilkuretara etortzeagatik: 57 euro. Urtean, gehienez, 15 osoko bilkura.
Alkatetzagatik: dedikazio partzialagatik, lanaldiaren % 50ari dagokiona. Urtero berrikusiko da, Nafarroako ikastolen lan-hitzarmenaren arabera.
Bigarrena.–Diru-sari horiei legeak agindutako atxikipenak aplikatu zaizkie, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko zerga dela eta.
Hirugarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki-taulan argitaratzea.
Uharte Arakilen, 2023ko uztailaren 5ean.–Alkate udalburua, Jose Domingo Huarte Baleztena.
Iragarkiaren kodea: L2310448