2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Jarduera-lizentziaren eskaera.
Motoak konpontzeko lantegia
Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela Hirigintzako udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek; hori guztia, bete dadin xedaturik dagoena abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea) eta haren Erregelamenduan (martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez onetsia).
Espediente zenbakia: 17/2023/AACC.
Sustatzailea: Autoreciclaje Tudela SL.
Jarduera: motoak konpontzeko lantegiaren jarduera ezartzea.
Tokia: Las Labradas industrialdea, Castilla-León bidea, F nabea (19.4 lurzatian) (38. poligonoa, 384. lurzatia, 1. azpieremua, 11. unitatea).
Tuteran, 2023ko uztailaren 7an.–Hiri Garapen Jasangarriko Arloko zinegotzi ordezkaria, Zeus Pérez Pérez.
Iragarkiaren kodea: L2310466