2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SAN ADRIÁN
Udal talde politikoendako diru-esleipenak
San Adriango Udalak, 2023ko ekainaren 30ean egin osoko bilkuran, ondotik ematen den erabakia hartu zuen. Hona hemen, osorik, haren xedapen zatia:
"Lehena.–Udal talde politikoendako honako diru-esleipenak ezartzea, zinegotzi kopuruaren arabera:
–120 euroko diru-kopurua hilabetean udal talde politikoan dagoen zinegotzi bakoitzeko. Hona hemen zehatz-mehatz:
a) PSN-PSOE udal talde politikoarendako, sei kidekoa baita: 720 euro hilabetean.
b) UPN udal talde politikoarendako, bost kidekoa baita: 600 euro hilabetean.
c) PP udal talde politikoarendako, kide bakarrekoa baita: 120 euro hilabetean.
d) VOX udal talde politikoarendako, kide bakarrekoa baita: 120 euro hilabetean.
Bigarrena.–Udal talde politikoen bozeramaileei ohartaraztea ezen erabaki honen lehenbiziko puntuan zehazturiko diru-horniduraren berariazko kontabilitatea eraman beharko dutela, eta Udalaren Osoko Bilkuraren eskura jarri, organo horrek hala eskatzen dien aldiro.
Hirugarrena.–Diru-esleipen hori hiru hilean behin ordainduko da, eta erabaki honek ondorioak izanen ditu 2023ko uztailaren 1etik aurrera. Diru-kopuru horiek jaso ahal izateko, behar beste diru egon beharko da aurrekontuan, eta ezin izanen dira erabili udalbatzaren zerbitzuko inongo langilerik ordaintzeko, ezta ondarezko aktibo finko izan daitezkeen ondasunak eskuratzeko ere.
Laugarrena.–Erabaki hau udal talde politikoei eta Udaleko Kontu-hartzailetzari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Bosgarrena.–Ebazpen honen xedapen zatia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udaletxeko iragarki-taulan argitaratzea, behar diren ondorioetarako. Bestalde, ohartarazi egiten da ezen erabaki hau 2023ko uztailaren 1etik aitzina aplikatuko dela."
San Adrianen, 2023ko uztailaren 4an.–Alkatea, Marta Ezquerra Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2310323