151. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Udalbatzako kideen ordainsariak eta dedikazio-araubidea

Azkoiengo Udalak, 2023ko uztailaren 4an egin bilkuran, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

Ikusirik Azkoiengo Udaleko Alkatetzaren proposamena, karguetan dedikazio partzialeko araubidean aritzeagatik udalkideei eman beharreko ordainsariei, kide anitzeko udal organoetara benetan joateagatiko bilkura-sariei eta karguetan aritzean sortutako benetako gastuengatiko kalte-ordainari buruzkoa dena.

Ikusirik proposamena, dedikazio esklusiboan Alkatetzaren eginkizunak gauzatzeagatik urteko ordainsari gordina 48.000 euro izateko.

Ikusirik egun alkatea Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko burua dela, dedikazio esklusiboa kargu horri ere aplikatuko zaio; hortaz, Federazioak burutzaren dedikazioari dagokion zatia bere gain hartuko du, baita Gizarte Segurantzari dagozkion proportziozko gastuak ere.

Kargu hori uzten duenean, Udalak ordaindu beharko du ordainsari osoa.

Ikusirik Nafarroako Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 39. artikulua, zeinak honakoa adierazten baitu: salbuespenezko moduan, atzeraeragina eman dakieke egintzei (...) orobat interesdunaren aldeko ondorioak dakartzatenean, betiere, batetik, egintzak efikazia izateko jarri den data berrian egitatezko baldintzak jadanik existitzen baziren, eta, bestetik, efikaziak kalterik egiten ez badie beste inoren eskubide edo interes legitimoei. Baldintza horiek betetzen dira, zinegotziak karguaz jabetu zirelako 2023ko ekainaren 17an eta egun horretan bertan izendatu zutelako alkate Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Arlo hori arautzen duen Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75., 75.bis eta 75.ter artikuluetan ezarritakoaren arabera, aldeko 7 boto eta kontrako 6 boto egonda,

ERABAKI DA:

Lehena.–Alkatetzaren kargurako dedikazio esklusiboa ezartzea. Urteko ordainsari gordina 48.000 eurokoa izanen da, hamalau hilekotan banatuta, eta alta izapidetuko da Gizarte Segurantzan.

Bigarrena.–Honako kopuruak ezartzea kide anitzeko organoetara joateagatik:

–Osoko bilkuretara joateagatik: 160 euro.

–Tokiko Gobernu Batzarrera joateagatik: 100 euro.

–Informazio batzordeetara joateagatik: 60 euro.

Kontratazio mahaietara joateagatik: 60 euro.

Osoko Bilkurak berariazko erabakia hartu ondoren eguneratuko dira kopuru horiek, eta zinegotziendako urteko gehieneko kopuruak ezarri dira, parte hartzeagatik. Hona hemen:

–Gobernu Batzordeko kide den zinegotziarendako: 5.000 euro.

–Gobernu Batzordeko kide ez den zinegotziarendako: 3.200 euro.

Hirugarrena.–Zinegotzi karguan aritzeagatik eragindako gastuak Nafarroako Gobernuak haren langileriarentzat ezarritakoaren arabera ordainduko dira.

Laugarrena.–Ezartzea ordainsari guztien atzeraeraginezko efektua 2023ko ekainaren 17tik, hau da, Udalbatza eratu eta alkatea aukeratu zen egunetik.

Bosgarrena.–Erabaki honen xedapen zatia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratzea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 75.5 artikulua betez.

Azkoienen, 2023ko uztailaren 5ean.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2310418