151. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

Enplegua egonkortzeko deialdi salbuespenezkoa, txanda irekian eta oposizio-lehiaketa bidez Nafarroako Parlamentuaren zerbitzuko legelari izateko bi lanpostu huts betetzeko. Izendapen-proposamena.

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak, 2023ko ekainaren 30ean egindako bilkuran, erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak, 2022ko abenduaren 12ko erabakiaren bidez, enplegua egonkortzeko salbuespenezko deialdi bat onetsi zuen, Nafarroako Parlamentuaren zerbitzuko legelari izateko bi lanpostu huts txanda irekian eta oposizio-lehiaketa bidez betetzekoa. Deialdia argitaratu zen 2022ko abenduaren 27ko 259. Nafarroako Aldizkari Ofizialean (deialdiaren aldaketa, 2023ko urtarrilaren 5eko 4. NAOn argitaratua) eta 2022ko abenduaren 15eko 143. Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean (deialdiaren aldaketa, 2023ko urtarrilaren 4ko 2. NPAOn argitaratua). Bada, deialdi horretako epaimahaiak, 2023ko ekainaren 15ean, deialdia gainditu duten bi izangaien aldeko izendapen-proposamena aurkeztu du.

Nafarroako Parlamentuaren Langileen Estatutuaren 5. artikuluan eta Nafarroako Parlamentuaren Erregelamenduaren 42. artikuluan ezarritakoarekin bat,

ERABAKI DA:

1. Izendapen-proposamena onestea, Nafarroako Parlamentuaren zerbitzuko legelari izateko bi lanpostu huts txanda irekian eta oposizio-lehiaketa bidez betetzeko salbuespenezko enplegu-egonkortze deialdiko epaimahaiak deialdia gainditu duten bi izangaien alde eginikoa. Honako hauek dira, guztizko puntuazioaren hurrenkeran:

–Miguel Ángel Laurenz Itoiz jauna.

–Isabel Cañas Palacios andrea.

2. Miguel Ángel Laurenz Itoiz jaunari eta Isabel Cañas Palacios andreari eskatzea Legebiltzarreko Erregistro Orokorrean aurkez dezaten deialdiko 7.3 oinarrian adierazten den dokumentazioa, 30 egun naturaleko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

3. Erabaki hau interesdunei jakinaraztea, eta Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin agintzea.

Iruñean, 2023ko ekainaren 30ean.–Lehendakaria, Unai Hualde Iglesias.

Iragarkiaren kodea: F2310357