151. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Deialdia, dirulaguntzak emateko, norgehiagokako araubidean, 2023an haur eta gazteentzako urteko programak egiten dituzten irabazi-asmorik gabeko erakundeei. Laburpena

DDBN (Identifikazioa): 702624.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan xedatutakoarekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/702624).

Deialdi honen xedea da dirulaguntzak ematea haur eta gazteentzat (0-30 urte) antolaturiko urteko jarduera programak egin ditzaten Iruñeko irabazi-asmorik gabeko erakundeek, 2023an. Programa horiek helburutzat izan behar dute parte-hartzaileen bizi-baldintzak eta bizi-kalitatea hobetzea, Iruñeko udalerrian.

Iruñean, 2023ko ekainaren 12an.–Zinegotzi ordezkaria, María Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2310243