151. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORONTZE

Alkateordeak izendatzea

Udalbatza 2023ko ekainaren 17ko bilkura berezian eratu ondoren, Alkatetzaren ekainaren 17ko 11/2023 Ebazpenaren bidez, Orontzeko Udaleko lehen alkateorde izendatzen da Silvia Pena Lorente zinegotzia, eta bigarren alkateorde Javier Montes Andueza zinegotzia. Hori guztia Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 20.1, 21.2 eta 23.3 artikuluetan, eta Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 35.2, 41.3 eta 46. artikuluetan ezarritakoa betez.

Izendapen horrek ondorioak izanen ditu ebazpen hau ematen denetik hasita.

Orontzen, 2023ko ekainaren 17an.–Alkatea, Amaia Andueza Gastesi.

Iragarkiaren kodea: L2310347