2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORKOIEN
Jarduera lizentzia ematea.
Aparatu txikiak muntatzea eta mihiztatzea
Bete daitezen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea (haren bidez arautzen dira ingurumenean eragina duten jarduerak) eta hura garatzeko onetsitako Erregelamendua (onetsi zen 26/2022 Foru Dekretuaren bidez), aditzera ematen da jarduerarako lizentzia bat eman dela, honako ezaugarri hauek dituena:
Lizentzia eman den eguna: 2023ko uztailak 11.
Sustatzailea: Creo Medical SL.
Jarduera: aparatu txikiak muntatzea eta mihiztatzea.
Kokapena: Orkoiengo Comarca I industrialdea, D22 (1. poligonoko 858. lurzatia).
Orkoienen, 2023ko uztailaren 11n.–Alkatea, Alejandro López Orejuela.
Iragarkiaren kodea: L2310518