151. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Udalbatzako kideen ordainsariak eta dedikazio-araubidea

Orkoiengo Udalak, 2023ko ekainaren 28an egin osoko bilkuran, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

Ikusirik Orkoiengo Udaleko Alkatetzaren proposamena, karguetan dedikazio partzialeko eta esklusiboko araubidean aritzeagatik udalkideei eman beharreko ordainsariei, kide anitzeko udal organoetara benetan joateagatiko bilkura-sariei eta karguetan aritzean sortutako benetako gastuengatiko kalte-ordainari buruzkoa dena.

Ikusirik proposamena, Alkatetza dedikazio esklusiboan gauzatzeko eta Diego Viñas Ayuso eta Carol García Pellejerosen alkateordetzak dedikazio partzialean gauzatzeko.

Ikusirik Nafarroako Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 39. artikulua, zeinak honakoa adierazten baitu: salbuespenezko moduan, atzeraeragina eman dakieke egintzei (...) orobat interesdunaren aldeko ondorioak dakartzatenean, betiere, batetik, egintzak efikazia izateko jarri den data berrian egitatezko baldintzak jadanik existitzen baziren, eta, bestetik, efikaziak kalterik egiten ez badie beste inoren eskubide edo interes legitimoei. Baldintza horiek betetzen dira, zinegotziak karguaz jabetu zirelako 2023ko ekainaren 17an eta egun horretan bertan izendatu zutelako alkate Alejandro López Orejuela.

Arlo hori arautzen duen Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75., 75.bis eta 75.ter artikuluetan ezarritakoaren arabera, aldeko 7 boto (PSN udal taldea, UPN udal taldea eta Junt@as por Orkoien udal taldea) eta kontrako 4 boto (EHBildu Orkoien udal taldea) egonda, honako hau erabaki da:

ERABAKIA:

1. Alkatetzan dedikazio esklusiboa ezartzea. Urteko ordainsari gordina 41.160 euro izanen da, hamalau hilekotan banatuta, eta alta izapidetuko da Gizarte Segurantzan.

2. Alkateordeen kargurako lanaldi erdiko dedikazio partziala ezartzea. Urteko ordainsari gordina 20.580 euro izanen da, hamalau hilekotan banatuta, eta alta izapidetuko da Gizarte Segurantzan. Dedikazio partzialean aritzeagatik ordainsariak kobratzea bateraezina da kide anitzeko organoen bilkura-sariak jasotzearekin.

2. Kide anitzeko organoetara joateagatik honako kopuruak ezartzea:

Osoko bilkuretara joateagatik: 125 euro.

Informazio batzordeetara joateagatik: 125 euro.

3. Zinegotzi karguan aritzeagatik eragindako gastuak Nafarroako Gobernuak haren langileriarentzat ezarritakoaren arabera ordainduko dira.

4. Ezartzea ordainsari guztien atzeraeraginezko efektua 2023ko ekainaren 17tik, hau da, Udalbatza eratu eta alkatea aukeratu zen egunetik.

5. Erabaki honen xedapen zatia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratzea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 75.5 artikulua betez.

Orkoienen, 2023ko uztailaren 5ean.–Alkatea, Alejandro López Orejuela.

Iragarkiaren kodea: L2310391