2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NOAIN (ELORTZIBAR)
Aldaketa, jabari publikoko ondasunen kalifikazio juridikoan, eta zerbitzu publikoari atxikitzea. Hasierako onespena
Noain Elortzibarko Udalak, 2023ko ekainaren 27an egin bilkuran, bat etorriz 6/1990 Foru Legearen 103. artikuluarekin eta 280/1990 Foru Dekretuaren 3.2 artikuluarekin eta 11. artikuluarekin eta hurrengoekin (Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua), honako erabaki hau hartu zuen:
1.–Hasiera batez onestea jabari publikoko ondasunen kalifikazio juridikoaren aldaketa, eta zerbitzu publikoari atxikitzea (asistentziako zuzkidura-erabilera: eguneko zentroa), Noain Elortzibarko Udalaren ondasun hauei dagokienez:
a) Merkataritza-lokala, 152,88 metro koadrokoa, La Lostra etorbideko 31 bis zenbakian, salerosketa-eskrituraren bidez eskuratua, 2023ko ekainaren 16an; notarioa: Ernesto José Rodrigo Catalán.
b) Ekipamendu-lokala, 100 metro koadrokoa, La Lostra etorbideko 31 bis zenbakian, doako lagapeneko eskrituraren bidez eskuratua, hirigintza-betebeharrak betetzeko, 2023ko ekainaren 16an; notarioa: Ernesto José Rodrigo Catalán.
Lokalen kalifikazio juridikoa aldatzearen eta horiek zerbitzu publikoari atxikitzearen helburua da haien erabilera lagatzea Noain aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateari, Noainen eguneko zentro bat eraiki eta irekitzeko.
2.–Behar den iragarkia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta iragarki-taulan, jendaurrean egon dadin hilabetez, egoki iritzitako alegazioak egin ahal izateko.
3–Jendaurreko aldian inork ez badu aurkezten alegazio edo erreklamaziorik, behin betiko onetsitzat joko da ondasun horien kalifikazio juridikoaren aldaketa, eta asistentziako zuzkidura-zerbitzu publikoari (eguneko zentroa) atxikitzea.
Noain Elortzibarren, 2023ko ekainaren 28an.–Jarduneko alkate udalburua, José Ignacio Erro Lacunza.
Iragarkiaren kodea: L2310134