2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NOAIN (ELORTZIBAR)
Jarduera lizentziaren eskaera.
Logistika-biltegia
Ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen da udal bulegoetan, hogei egunean iragarki hau argitaratzen den egunetik, jarduerak eragiten diela uste dutenek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten; hori dena, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 48. artikuluan xedatutakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua).
Sustatzailea: Disayt SL.
Jarduera: logistika-biltegia.
Xedea: jarduera lehenbizikoz ezartzea.
Tokia: Garraioaren Hiria, Ekialdeko etorbidea 19, Dorre Elortzibar; katastro-lurzatia: 5/479/2/1.
Noain Elortzibarren, 2023ko ekainaren 27an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.
Iragarkiaren kodea: L2310116