2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LOS ARCOS
Ehiza-barruti publikoa eratzeko proiektua
Basa fauna eta haren habitatak babestu eta kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legea betetzeko, aditzera ematen da hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jendaurrean egonen dela Los Arcosko udal bulegoetan ehiza-barruti publikoa eratzeko proiektuari buruzko espedientea, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten beren lurrak proiektatutako ehiza-barruti horretan sartzeari espresuki uko egiteko.
Barrutian sartu beharreko mugartea: Los Arcos.
Los Arcosen, 2023ko uztailaren 5ean.–Alkate udalburua, Eduardo García de Galdiano Baños.
Iragarkiaren kodea: L2310354